Itxi

Espainiako Vuelta 2023

19. etapa

Philippe Gilbertek irabazi du etapa

Erredakzioa

Azken igoeratxoan Alejandro Valverde (bigarren) eta Daniel Moreno (hirugarren) gainditu ditu. Contadorrek lider jarraitzen du, baina Valverdek 15 segundo atera dizkio gaurko etapan.

  • Philippe Gilbertek irabazi du Vueltako 19. etapa. Argazkia: EFE

Philippe Gilbertek (BMC) irabazi du Vueltako 19. etapa. Peñafiel eta La Lastrilla (178,4 kilometro) artean korritu da etapa. Alberto Contadorrek lider jarraitzen du.

Gilbertek erasoa jo du azken igoeratxoan, eta garaipena lortu du indartsuena izanda. Alejandro Valverde (Movistar) izan da bigarren, eta Daniel Moreno (Katusha) izan da hirugarren. Contador lehen hiru txirrindulari hauengandik hiru segundora iritsi da helmugara.

Valverdek 15 segundo atera dizkio Alberto Contadorri gaurko etapan, eta 1'35"era dago sailkapen nagusian.