Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Covadongan

Antonio Piedrak irabazi du Vueltako hamabosgarren etapa

Erredakzioa

Ihes eginda iritsi da Covadongako helmugara, eta garaipena eskuratu du. Ruben Perez bigarren izan da etapan. Valverde, Purito eta Contador batera iritsi dira eta 35 segundo atera dizkiote Froomeri.

02:21
Antonio Piedra

Caja Ruraleko Antonio Piedrak irabazi du Vueltako hamabosgarren etapa. La Robla eta Covadonga arteko etapa honetan (186,5 kilometro), Joaquim Rodriguezek lidergoari eutsi dio.

Ihes eginda iritsi da Piedra helmugara. Faboritoak, irabazlearengandik 9 minutu eta 24 segundora iritsi dira. Garailearen atzetik Ruben Perez (Euskaltel) iritsi da, bigarren postuan. Alejandro Valverde, Joaquim Rodriguez liderra eta Alberto Contador batera iritsi dira helmugara. Hirukote honek, 35 segundo atera dizkio Chris Froomeri.

Astelehen honetan korrituko da Xixon eta Cuitu Negru arteko etapa. 183 kilometro izango ditu etapak. San Lorenzo eta La Cobertoria mendateak ere gainditu beharko dituzte txirrindulariek.

15. etapako sailkapena:

.1. Antonio Piedra (ESP/Caja Rural) 5.01:23
.2. Ruben Perez (EUS/Euskaltel) + 2:02
.3. Lloyd Mondory (FRA/AG2R) d.b.
.4. David de la Fuente (ESP/Caja Rural) d.b.
.5. Pablo Lastras (ESP/Movistar) + 2:07
.6. Simon Geschke (ALE/Argos-Shimano) + 2:12
.7. Kevin Seeldraeyers (BEL/Astana) + 2:25
.8. Andrey Kashechkin (KAZ/Astana) + 3:35
.9. Vicente Reynes (ESP/Lotto) + 3:49
10. Sergey Lagutin (UZB/Vacansoleil) + 6:45
11. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) + 9:25
12. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) d.b.
13. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank) d.b.
14. Nairo Quintana (COL/Movistar) + 9:38
15. Igor Anton (EUS/Euskaltel) + 9:48

Sailkapen nagusia:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) 58.17:21
.2. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank) + 22
.3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) + 1:41
.4. Christopher Froome (GBR/Sky) + 2:16
.5. Daniel Moreno (ESP/Katusha + 4:51
.6. Robert Gesink (HOL/Rabobank) + 5:42
.7. Andrew Talansky (USA/Garmin) + 6:48
.8. Laurens Ten Dam (HOL/Rabobank) + 7:17
.9. Nicolas Roche (IRL/AG2R) + 7:21
10. Igor Anton (EUS/Euskaltel) + 7:39