Itxi

Espainiako Vuelta 2023

14. etapa

'Purito' Rodriguezen garaipen handia

Erredakzioa

Vueltako liderrak bost segundotan gainditu du Alberto Contador eta hamahirutan Alejandro Valverde. Azken metroak ikusgarriak izan dira.

02:33
Joaquim Rodriguezek lidergoa sendotu du

Joaquim "Purito" Rodriguezek irabazi du Vueltako 14. etapa, Palas de Rei eta Puerto Ancares artean korritu den goi mendiko aurreneko etapa. Lidergoa sendotu du Puritok.

Helmugarako 450 metroren faltan, ihesaldian zegoen Contador harrapatu du txirrindulari katalanak. Contador sei segundora sartu da eta Alejandro Valverde hamahirura. Sailkapen nagusian, 23 segundoko errenta dauka Puritok Contadorrekin. Igor Anton zazpigarren helmugaratu da.

Igandean Asturiasen sartuko da Vuelta. Hamabosgarren etapa (186 kilometro) La Robla eta Covadonga artean korrituko da.

14. etapa:
.1. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) 4h.20:28
.2. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank) 05
.3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) 13
.4. Daniel Moreno (ESP/Katusha) 35
.5. Christopher Froome (GBR/Sky) 38
.6. Andrew Talansky (USA/Garmin) 44
.7. Igor Anton (EUS/Euskaltel) 56
.8. Laurens Ten Dam (HL/Rabobank) 1:04
.9. Tomasz Marczynski (POL/Vacansoleil) 1:13
10. Nicolas Roche (IRL/AG2R) 1:17

Sailkapen nagusia:
.1. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) 53h.06:33
.2. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank) 22
.3. Christopher Froome (GBR/Sky) 1:41
.4. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) d.b.
.5. Daniel Moreno (ESP/Katusha) 4:16
.6. Robert Gesink (HOL-Rabobank) 5:07
.7. Nicolas Roche (IRL/AG2R) 5:51
.8. Andrew Talansky (USA/Garmin) 6:13
.9. Laurens Ten Dam (HOL/Rabobank) 6:34
10. Igor Anton (EUS/Euskaltel) 7:16.