Itxi

Espainiako Vuelta 2023

12. etapa

'Purito' Rodriguezek garaipen ikusgarria lortu du, Ezaron

Erredakzioa

Vueltako liderrak Alberto Contador eta Alejandro Valverde gainditu ditu, Ezaroko malda gogorretan. Igor Anton 26 segundora heldu da helmugara.

  • 'Purito' Rodriguez. Argazkia: EFE

    'Purito' Rodriguez. Argazkia: EFE

Joaquim ‘Purito’ Rodriguezek (Katusha) Espainiako itzuliko hamabigarren etapa (Villagarcia de Arousa-Ezaroko Begiratokia, 190 kilometro) irabazi du, eta katalanak lidergoan jarraitzen du.

Katusha taldeko liderrak azkeneko metroetan Alberto Contador gurpiltik atera du, eta Saxo Bank Tinkoff taldeko liderra helmugara 7 segundora sartu da. Alejandro Valverde hirugarrena izan da, 12 segundora eta Chris Froome britainiarrak 22 segundo galdu ditu. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) zazpigarrena izan da, 27 segundora.

Liderrak 12 segundoko gainsaria eskuratu du, eta sailkapen nagusian Contador 13 segundora jarri da. Chris Froomek hirugarren jarraitzen du 51 segundora, eta Alejandro Valverdek laugarren, 1:20ra.

Mikel Astarloza (Euskaltel-Euskadi) eguneko ihesaldian izan da, eta Gipuzkoako txirrindulariak etapako borrokalarienaren saria eskuratu du. Gainera, Xabier Zandiok (Sky) Vuelta utzi behar izan du, bekokian zauria egin baitu, eta txirrindularia ospitalera eraman behar izan dute.

Bihar itzuliko 13. etapa (Santiago-Ferrol, 172,8 kilometro) izango da, esprinterrentzako edo ihesaldientzako aproposa.

-- Etapa 12:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) 4h24:32
.2. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) + 08
.3. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) + 13
.4. Robert Gesink (HOL-Rabobank) + 20
.5. Christopher Froome (GBR-Sky) + 23
.6. Daniel Moreno (ESP-Katusha) d.b.
.7. Igor Anton (EUS-Euskaltel) + 27
.8. Nicolas Roche (IRL-AG2R) + 31
.9. Przemyslaw Niemiec (POL-Lampre) + 33
10. Gorka Verdugo (EUS-Euskaltel) + 36

-- Sailkapen nagusia:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) 44h50:35
.2. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) + 13
.3. Christopher Froome (GBR-Sky) + 51
.4. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) + 1:20
.5. Robert Gesink (HOL-Rabobank) + 2:59
.6. Daniel Moreno (ESP-Katusha) + 3:29
.7. Nicolas Roche (IRL-AG2R) + 4:22
.8. Andrew Talansky (USA-Garmin) + 5:17
.9. Laurens Ten Dam (HOL-Rabobank) + 5:18
10. Bauke Mollema (HOL-Rabobank) + 6:01.