Espainiako Vuelta
11. etapa
Segundo bateko errenta 'Purito' Rodriguezentzat
Erredakzioa
Kessiakoff nagusitu da Pontevedrako erlojupekoan Contadorren eta Froomen aurretik. Joaquim Rodriguezek lidergoan jarraitzen du, baina segundo bateko aldea dauka Contadorrekin.
Suediako Fredrik Kessiakoffek (Astana) irabazi du Vueltako 11. etapa, Cambados eta Pontevedra artean korritu den 39,4 kilometroko erlojupekoa. Joaquim Rodriguezek lidergoari eutsi dio, baina segundo bakarreko aldea dauka sailkapen nagusian Alberto Contador bigarren sailkatuarekin.
52:36ko denbora egin du Kessiakoffek. Bigarren Contador sailkatu da, 17 segundora, eta hirugarren Froome, 39ra. Alejandro Valverde laugarren izan da (1:08ra) eta azpimarratzekoa da Beñat Intxaustik eta Jonathan Castroviejok egindako etapa: bosgarren eta hamargarren izan dira, hurrenez hurren.
Ostegunean Vueltako hamabigarren etapa jokatuko da (190 kilometro Villagarcia de Arosa eta Dumbria artean)-
11. etapa:
.1. Fredrik Kessiakoff (SWE-Astana) 52:36
.2. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) 17
.3. Christopher Froome (GBR-Sky) 39
.4. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 1:08
.5. Benat Intxausti (EUS-Movistar) 1:09
.6. Richie Porte (AUS-Sky) 1:15
.7. Joaquim Rodríguez (ESP-Katusha) 1:16
.8. Cameron Meyer (AUS-GreenEdge) 1:17
.9. Andrew Talansky (USA-Garmin) 1:24
10. Jonathan Castroviejo (EUS-Movistar) 1:34
Sailkapen nagusia:
.1. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) 40h26:15
.2. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) 01
.3. Christopher Froome (GBR-Sky) 16
.4. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 59
.5. Robert Gesink (HOL-Rabobank) 2:27
.6. Daniel Moreno (ESP-Katusha) 2:54
.7. Nicolas Roche (IRL-AG2R) 3:39
.8. Andrew Talansky (USA-Garmin) 4:08
.9. Laurens Ten Dam (HOL-Rabobank) 4:22
10. Bauke Mollema (HOL-Rabobank) 5:10.