Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Ha ganado cuatro etapas

Degenkolbek beste garaipen bat poltsikoratu du

Erredakzioa

Txirrindulari alemaniarrak ez du aurkaririk izan Sanxenxoko helmugan. Argo-Shimano taldeko txirrindularia, erraz nagusitu da esprintean. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon.

02:56
Degenkolb
John Degenkolb (Argo-Shimano) alemaniarrak irabazi du Vueltako hamargarren etapa. Degenkolbek lau etapa garaipen lortu ditu 2012ko Vuelta honetan. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon, eta Joaquim Rodriguezek jarraitzen du lider.

Nacer Bouhanni eta Daniele Bennati gainditu zituen Degenkolbek azken esprintean. Aurkariak erraz menderatu ditu.

Faboritoak elkarrekin iritsi dira, eta Pontevedran egingo den erlojupekoan dute jomuga. Joaquim Rodriguezek 53 segundoko abantaila du bigarren sailkatua den Chris Froomekiko, eta minutu bateko aldea Alberto Contadorrekiko. Alejandro Valverde liderrarengandik 1:07ra aurkitzen da.

Hamargarren etapako sailkapena:

.1. John Degenkolb (GER-Argos Shimano) 4.47:24.
.2. Nacer Bouhanni (FRA-FDJ) d.b.
.3. Daniele Bennati (ITA-Radioshack-Nissan) d.b.
.4. Gianni Meersman (BEL-Lotto-Belisol) d.b.
.5. Manuel Cardoso (POR-Caja Rural) d.b.
.6. Lloyd Mondory (FRA-AG2R) d.b.
.7. Pim Ligthart (NED-Vacansoleil) d.b.
.8. Davide Vigano (ITA-Lampre) d.b.
.9. Ben Swift (GBR-SKY) d.b.
10. Elia Viviani (ITA-Liquigas) d.b.

- Sailkapen nagusia:

.1. Joaquim Rodriguez Oliver (ESP-Katusha) 34:44:55
.2. Christopher Froome (GBR-Skype) + 00:53
.3. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) +01:00
.4. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) + 01:07
.5. Robert Gesink (HOL-Rabobank) + 02:01
.6. Daniel Moreno (ESP-Katusha) + 02:08
.7. Nicolas Roche (IRL-AG2R) + 02:34
.8. Igor Anton (EUS-Euskaltel) + 03:07
.9. Laurens Ten Dam (HOL-Rabobank) + 03:18
10. Bauke Mollema (HOL-Rabobank) + 03:27.