Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Atseden eguna

'Purito', Valverde, Froome eta Contador, itzulia irabazteko faboritoak

Erredakzioa

Lau txirrindulariak Vueltako aurreneko asteko onenak izan dira, eta Madrilen podiumera igotzeko faboritoak dira. Bigarren astean, erlojupekoan eta mendiko etapetan lehia izugarria espero da.

  • Contador, Joaquim Rodriguez eta Valverde. Argazkia: EFE

    Contador, Joaquim Rodriguez eta Valverde. Argazkia: EFE

2012ko Vueltako aurreneko asteko indartsuenak Joaquim Rodriguez, Chris Froome, Alberto Contador eta Alejandro Valverde izan dira. Katusha taldeko katalana liderra da, baina beste hiru txirrindulariak gertu ditu sailkapen nagusian. Froome britainiarra 53 segundora, Alberto Contador minutu batera, eta Valverde 1:07ra daude.

‘Purito’ Rodriguezek seigarren etapa irabazi du, eta sasoi onean dagoela argi erakutsi du. Alejandro Valverdek Valdezcarayen bukatutako etapan denbora galdu zuen, baina Movistar taldeko liderrak Arraten eta La Gallinako mendatean bukatutako etapak irabazi ditu. Froomek eta Contadorrek ez dute etapa garaipenik lortu, baina Pontevedrako erlojupekoan sailkapenean aurrera egitea espero dute.

Igor Antonek ezin izan du lau onenen artean egon aurreneko atsean, baina bizkaitarrak azkenengo egunetan hobera egin duela onartu du. Sailkapen nagusian, Euskaltel-Euskadi taldeko liderra zortzigarrena da, 3:07ra.

Vueltako bigarren astean, txirrindualriak Galiziako errepideetan murgilduko dira, eta Pontevedrako erlojupekoa izango dute (asteazkenean). Gainera Ancaresen, Covadongako lakuetan eta Cuitunigrun bukatuko diren etapa gogorrek (larunbatean, igandean eta astelehenean), Espainiako itzuliko irabazlea nor izango den argitu ahal izango dute.

Sailkapen nagusia:

1 RODRIGUEZ, Joaquin KAT 34h 44' 55''
2 FROOME, Christopher SKY + 53''
3 CONTADOR, Alberto STB + 1' 00''
4 VALVERDE, Alejandro MOV + 1' 07''
5 GESINK, Robert RAB + 2' 01''
6 MORENO, Daniel KAT + 2' 08''
7 ROCHE, Nicolas ALM + 2' 34''
8 ANTON, Igor EUS + 3' 07''
9 TEN DAM, Laurens RAB + 3' 18''
10 MOLLEMA, Bauke RAB + 3' 27''
11 NIEMIEC, Przemyslaw LAM + 3' 40''
12 CAPECCHI, Eros LIQ + 3' 40''
13 MARCZYNSKI, Tomasz VCD + 3' 43''
14 HENAO, Sergio Luis SKY + 3' 54''
15 ANACONA, Winner LAM + 3' 58''