Itxi

Espainiako Vuelta 2023

8. etapa

Valverdek garaipena lortu du, eta 'Purito'k lidergoari eutsi dio

Erredakzioa

Movistar taldeko txirrindulariak Alberto Contador azkenengo metroetan gainditu, eta garaipen ederra lortu du La Gallina mendatean. Chris Froomek 14 segundo galdu ditu helmugan.

  • Valverde. Argazkia: EFE

    Valverde. Argazkia: EFE

Alejandro Valverde murtziarrak Espainiako itzuliko 8. etapa (Lleida-Gallina mendatea 174,7 kilometro) irabazi du, Joaquim Rodríguez liderra eta Alberto Contador azkenengo metroetan gaindituta. Gainera, ‘Purito’ Rodriguezek elastiko gorriari eutsi dio.

Vuelta Andorrara iritsi da, eta tropelak ziztu bizian hasi du etapa. Aurreneko orduan batazbeteseko 52 kilometro orduko erritmoan ibili dira txirrindulariak, eta sei gizonek ihesaldia eratu dute. Javier Aramendia (Caja Rural) Cameron Meyer (Orica), Amael Moinard (BMC), Mickael Buffaz (Cofidis) eta Matijn Keizer (Vacansoleil) lanean ondo aritu dira, baina Sky taldeak indartsu sakatu du tropelean, eta erraz hartu ditu.

Valverde Joaquim Rodriguezen eta Alberto Contadorren aurretik sartu da helmugan, eta Chris Froome Britainiarrak 14 segundo galdu ditu. Beñat Intxausti (Movistar) eta Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) bizkaitarrak seigarren eta zazpigarren heldu dira, 33 segundora.

Sailkapen nagusian ‘Purito’k 32 segundo ateratzen dizkio Chris Froomeri, 40 Alberto Contadorri eta 50 Alejandro Valverderi. Igor Anton zortizgarrena jarri da, 2:47ra.

- 8. etapa:

.1. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 4:06:39
.2. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) d.b.
.3. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) d.b.
.4. Christopher Froome (GBR-Sky) + 15
.5. Daniel Moreno (ESP-Katusha) + 23
.6. Beñat Intxausti (EUS-Movistar) + 33
.7. Igor Anton (EUS-Euskaltel) + 33
.8. Winner Anacona (COL-Lampre) + 39
.9. Robert Gesink (NED-Rabobank) + 39
.10 Przemyslaw Niemiec (POL-Lampre) + 42

- Sailkapen nagusia:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) 29:59:35
.2. Christopher Froome (GBR-Sky) + 33
.3. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) + 40
.4. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) + 50
.5. Robert Gesink (NED-Rabobank) + 1:41
.6. Daniel Moreno (ESP-Katusha) + 1:48
.7. Nicolas Roche (IRL-AG2R) + 2:14
.8. Igor Anton (ESP-Euskaltel) + 2:47
.9. Laurens Ten Dam (NED-Rabobank) + 2:58
.10 Bauke Mollema (NED-Rabobank) + 3:07