Itxi

Espainiako Vuelta 2023

7. etapa

John Degenkolbek bere hirugarren etapa irabazi du esprintean

Erredakzioa

Alemaniarra Vueltako esprinterrik onena da, bere hirugarren etapa irabazita, Motorland Aragoi zirkuituan. Aramendia ihes eginda egon da ia etapa osoan.

  • John Degenkolb, Alcañizen irabazle. EITB.

    John Degenkolb, Alcañizen irabazle. EITB.

John Degenkolb alemaniarrak (Argos-Shimano) Espainiako Itzuliko zazpigarren etapa irabazi du. Huesca eta Alcañizen arteko 164,2 kilometroko etapa esprintean erabaki da. Degenkolbek irabazten duen hirugarren etapa izan da.

Txirrindulari gaztea Elia Viviani (Liquigas), Allan Davis (Orica-Green Edge), Nacer Bouhanni (Française des Jeux) eta Daniele Bennati (Radioshack-Nissan Trekk) baino azkarragoa izan da. Vueltako esprinterrik onena izaten ari da. Itzuli horretan esprintean lehiatuko diren etapen artean, hiru irabazi ditu Degenkolbek.

Sky taldea Ben Swiften alde aritu da azken kilometroetan, baina britainiarra hamargarrena izan da helmugan. Esprinterren taldeak Motorland Aragoi zirkuituko azken kilometroak kontrolatzen saiatu dira. Helmugarako 10 kilometro falta zirenean, eroriko bat izan da tropelan, eta zenbait txirrindulari atzean geratu dira. Bukaerako esprintak ez ditu sailkapen orokorrera aldaketak ekarri.

3. kilometroan, Javier Aramendia nafarrak (Caja Rural) tropeletik ihes egin du, Lechuga (Andalucia), Rabon (Omega Pharma-Quick Step) eta Linderman (Vacansoleil) txirrindulariekin batera. Eguneko ihesaldia izan da; eta ia etapa osoa buruan eman dute. Tropelako kontrolak 20 minutu falta zirenean bukatu du ihesaldiarekin.

ETAPA SAILKAPENA

1 DEGENKOLB, John ARG 3h 48' 30''
2 VIVIANI, Elia LIQ d.b.
3 DAVIS, Allan OGE d.b.
4 BOUHANNI, Nacer FDJ d.b.
5 BENNATI, Daniele RNT d.b.
6 MEERSMAN, Gianni LTB d.b.
7 VAN WINDEN, Dennis RAB d.b.
8 ROJAS, José Joaquin MOV d.b.
9 MONDORY, Lloyd ALM d.b.
10 SWIFT, Ben SKY d.b.
25 PÉREZ, Rubés EUS + 2''

SAILKAPEN OROKORRA

1 RODRIGUEZ, Joaquin KAT 25h 53' 04''
2 FROOME, Christopher SKY + 10''
3 CONTADOR, Alberto STB + 36''
4 GESINK, Robert RAB + 54''
5 VALVERDE, Alejandro MOV + 54''
6 ROCHE, Nicolas ALM + 1' 04''
7 MOLLEMA, Bauke RAB + 1' 12''
8 MORENO, Daniel KAT + 1' 17''
9 COBO, Juan José MOV + 1' 34''
10 HENAO, Sergio Luis SKY + 1' 39''
15 ANTON, Igor EUS + 2' 06''