Itxi

Espainiako Vuelta 2023

2. etapa

Degenkolb alemaniarrak Allan Davis gainditu du, Vianako esprintean

Erredakzioa

Argos-Shimano taldeko esprinterra azkarrena izan da Vianan, eta Jonathan Castroviejo bizkaitarrak liderraren elastiko gorriarekin jarraitzen du.

  • Degenkolb. Argazkia: EFE

    Degenkolb. Argazkia: EFE

John Degenkolb Argos-Shimano taldeko alemaniarrak Espainiako itzuliko bigarren etapa (Iruñea-Viana, 181,4 kilometro) irabazi du, Vianan. Sailkapen nagusian, Jonathan Castroviejok (Movistar) lidergoan jarraitzen du.

Argos-Shimano taldeko esprinterrak Allan Davis australiarra (Orica-Greenedge) eta Benjamin Swift(Sky) britainiarra gainditu ditu, Vueltako aurreneko esprintean.

Eguneko protagonista nagusiak Mikhail Ignatiev (Katusha), Javier Chacon (Andalucia) eta Javier Aramendia nafarra (Caja Rural) izan dira. Hiru txirrindulariak ihesaldian izan dira, baina helmugatik 12 kilometrora tropelak aise hartu ditu.

Jonathan Castroviejo bizkaitarrak elastiko gorria defendatzen jarraituko du, baina segur aski Arrateko aldapetan lidergoa galduko du. Gainera, Alberto Contadorrek Castroviejori bi segundo jan dizkio Vianako tarte helmugan hirugarren postua lortu ostean.

Vueltako hirugarren etapa (Oion-Eibar, 155,3 kilometro) Arrateko gainan bukatuko da, eta txirrindulariek aurreneko mugimendu garrantzitsuak egiteko abagunea izango dute.

-- Bigarren etapa:

.1. John Degenkolb (GER-Argos-Shimano) 4:38:40
.2. Allan Davis (AUS-GreenEdge) d.b.
.3. Ben Swift (GBR-Sky) d.b.
.4. Elia Viviani (ITA-Liquigas) d.b.
.5. Klaas Lodewyck (BEL-BMC) d.b.
.6. Vicente Reynes (ESP-Lotto) d.b.
.7. Davide Cimolai (ITA-Lampre) d.b.
.8. Gianni Meersman (BEL-Lotto) d.b.
.9. Manuel Antonio Leal (Por-Caja Rural) d.b.
10. Daniele Bennati (ITA-Radioshack) d.b.

-- Sailkapen nagusia:

.1. Jonathan Castroviejo (ESP-Movistar) 4h57:31
.2. Nairo Quintana Rojas (COL-Movistar) d.b.
.3. Javier Moreno (ESP-Movistar) d.b.
.4. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) d.b.
.5. Benat Intxausti (ESP-Movistar) d.b.
.6. Juan Jose Cobo (ESP-Movistar) + 04
.7. Dennis Van Winden (HOL-Rabobank) + 10
.8. Niki Terpstra (HOL-Quickstep) + 10
.9. Kevin De Weert (BEL-Quickstep) + 10
10. Alessandro Ballan (ITA-BMC) + 10