Espainiako Vuelta
Movistar, garaile erlojupekoan
Jonathan Castroviejo da Vueltako lehen liderra
Erredakzioa
Movistarrek irabazi du Iruñean egin den taldekako erlojupekoa. Talde nafarra, nagusi izan da bere etxean. Hamar segundo atera dizkiote bigarren izan den Rabobanki.
-
Jonathan Castroviejo liderraren elastiko gorriarekin Miguel Indurainen ondoan. Argazkia: EFE
Jonathan Castroviejo (Movistar) bizkaitarra da 2012ko Vueltako lehen liderra. Castroviejok Iruñean egin den 16,5 kilometroko taldekako erlojupekoa irabazi du Movistar taldearekin.
Movistarrentzat garaipen berezia izan da Iruñean lortutakoa. Talde nafarra, nagusi izan da bere etxean. Rabobank izan da bigarren Movistarrengandik hamar segundora. Omega Pharma (hirugarren) eta BMC (laugarren) ere, irabazleengandik hamar segundora geratu dira.
Chris Froomeren Sky taldea izan da bosgarren hamabi segundora, eta Alberto Contadorren Saxo Bank zazpigarren izan da, hamalau segundora.
Taldekako erlojupekoaren sailkapena:
1. MOVISTAR TEAM (EUS) 18:51.
2. Omega-Pharma (BEL) + 10 segundo
3. Rabobank (BEL) + 10
4. BMC Racing (USA) + 10
5. Team Sky (GBR) + 12
6. Lotto (BEL) + 10
7. Saxo Bank (DIN) 14.
8. Katusha (RUS) + 15.
9. EUSKALTEL (EUS) + 28
10.Orica Green Edge (AUS) + 33
11. Astana (KAZ) + 34
12. AG2R (FRA) + 35
13. Vacansoleil (HOL) +35
14. Liquigas (ITA) + 41
15. Cofidis (FRA) + 47
16. Lampre (ITA) + 54
17. Radioshack (LUX) + 55
18. FDJ (FRA) + 57
19. Argos (HOL) + 59
20. Andalucia (ESP) + 1:00
21. Garmin (USA) + 1:27
22. CAJA RURAL (EUS) + 1:27
Sailkapen nagusia:
1. JONATHAN CASTROVIEJO (MOVISTAR/EUS) 18:51.
2. JAVIER MORENO BAZÁN (MOVISTAR /ESP) d.b.
3. BEÑAT INTXAUSTI (MOVISTAR/EUS) d.b.
4. Nairo Quintana (MOVISTAR/COL) d.b.
5. ALEJANDRO VALVERDE (MOVISTAR/ESP) d.b.