Espainiako Vuelta
Abuztuaren 18an hasiko da
Igor Anton Euskaltel-Euskadiko liderra ondo babestuta egongo da
Erredakzioa
Mikel Astarloza, Amets Txurruka, Romain Sicard, Juanjo Oroz, Mikel Landa, Ivan Velasco, Ruben Perez eta Gorka Verdugo Galdakaoko txirrindulariarekin batera izango dira Espainiako Itzulian.
-
Igor Anton. Argazkia: EFE
Talde sendoa eta etapa garaipenak lortzeko egokia eramango du Euskaltel-Euskadiko Espainiako Itzulira. Igor Anton talde laranjako liderra izango da berriro, eta Galdakaokoak kalitate handiko txirrindulariak izango dite inguruan.
Mendiko etapetan, lasterketa buruan egoteko moduko taldea eratu du Euskaltel-Euskadik. Igoeretan, Igor Antonek Amets Txurruka, Mikel Astarloza, Mikel Landa eta Gorka Verdugo izango ditu inguruan. Etapa lauetan, babesa eta laguntza eskaintzeko Juanjo Oroz, Ruben Perez, Ivan Velasco eta Romain Sicard ere izango dira.
Talde laranjaren aurreneko helburua etapa garaipena lortzea, eta Frantziako Tourrean ihesaldietan egindako lan bikaina errepikatzea izango dira.