Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Bosgarren etapa

Espainiako Vuelta: Joaquim Rodriguezek irabazi du Valdepeñaseko etapan

Erredakzioa

Katusha taldeak lan bikaina egin du eta bigarren garaipena jarraian lortu dute itzuli espainiarrean. Chavanelek jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan.

04:53
Jaoquim Rodriguez
Joaquim 'Purito' Rodriguezek irabazi du Espainiako Vueltako bosgarren etapa. Sierra Nevadan hasi eta Valdepeñasen bukatu da 187 kilometroko etapa hau. Sylvain Chavanelek jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan.

Etapa abiadura bizian joan da eta azken kilometroetan David Moncoutiek erasoa jo eta lasterketa erotu du. Moncoutie azken kilometroraino ihes eginda iritsi da. 16 segundoko aldea ateratzen zion tropelari baina maldan gora harrapatu egin dute Katusharen lan bikainari esker. Ondoren, Dani Morenok erritmoa jarri zuen tropel buruan eta bere taldekidea den Joaquim Rodriguezek erasoa jo eta etapa irabaztea lortu zuen. Wouter Poels izan zen bigarren lau segundora eta Dani Moreno hirugarren bost segundora.

Sailkapen nagusiko liderra Sylvain Chavanel da. Bigarren postuan dago Dani Moreno 9 segundora eta Joaquim Rodriguezentzat da hirugarren postua liderrarengandik 23 segundora.

Etapako sailkapena:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP) Katusha 4.42:54
.2. Wouter Poels (HOL) Vacansoleil + 4
.3. Daniel Moreno (ESP) Katusha + 5
.4. Bauke Mollema (HOL) Rabobank + 7
.5. Michele Scarponi (ITA) Lampe + 8
.6. Haimar Zubeldia (EUS) RadioShack + 8
.7. Jakob Fuglsang (DIN) Leopard Trek + 8
.8. Nicolas Roche (IRL) La Mondiale d.b.
.9. Jurgen Van den Broeck (BEL) Omega d.b.
10. Frederik Kessiakoff (SWE) Astana d.b.
11. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas + 11
12. Sergio Padilla (ESP) Movistar d.b.
13. Mikel Nieve (EUS) Euskaltel d.b.
14. Denis Menchov (RUS) GEOX d.b.
15. Jan Bakelandts (BEL) Omega d.b.
16. Luis León Sánchez (ESP) Rabobank d.b.

18. Chris Sörensen (DIN) Saxobank + 20
19. Janez Brajkovic (SLO) RadioShack d.b.
20. Bradley Wiggins (ENG) SKY d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Sylvain Chavanel (FRA) Quick Step 18.02:34
.2. Daniel Moreno (ESP) Katusha + 9
.3. Joaquim Rodríguez (ESP) Katusha + 23
.4. Jakob Fuglsang (DIN) Leopard Trek + 26
.5. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas + 33
.6. Frederik Kessiakoff (SWE) Astana + 36
.7. Maxime Monfort (BEL) Leopard Trek + 38
.8. Sergio Padilla (ESP) Movistar + 43
.9. Jurgen Van den Broeck (BEL) Omega + 44
10. Marzio Bruseghin (ITA) Movistar + 52

13. Haimar Zubeldia (EUS) RadioShack d.b.
14. Mikel Nieve (EUS) Euskaltel + 57
17. Luis Leon Sanchez (ESP) Rabobank a+ 59
22. Juan Jose Cobo (ESP) GEOX + 1:21
26. Carlos Sastre (ESP) GEOX + 1:52
37. Igor Anton (EUS) Euskaltel + 3:10