Itxi

Espainiako Vuelta

Taldekako Erlojupekoa

Vuelta: Leopardek irabazi du etapa eta Fugsland da lehen liderra

Erredakzioa

Lau segundo atera dizkio talde irabazleak bigarren izan den Liquigasi. Hirugarren postua lortu du HTC-Highroadek. Euskaltelek 12. postuan bukatu du garaileekiko 28 segundo galduta.

136
Leopard
Espainiako Vueltako lehen etapa Benidormen burutu da eta 13 kilometroko taldekako erlojupekoa izan da. Leopard-Trek taldea izan da irabazlea eta talde horretako Jakob Fugsland da Vueltako lehen liderra. Liquigas izan da bigarren lau segundora eta HTC-Highroad, hirugarren bederatzi segundora.

Euskaltel-Euskadik hamabigarren postuan bukatu du lehen etapa eta irabazleek baino 28 segundo gehiago behar izan dituzte ibilbidea burutzeko. Indartsu hasi dute erlojupekoa, baina abiadura falta izan zaie azken txanpan.

Taldekako erlojupekoko sailkapena:

1. Leopard-Trek 16:30
2. HTC-Highroad 16:39 + 9
3. Astana 16:40 + 10
4. Movistar Team 16:44 + 14
5. Quick Step 16:45 + 15
6. Skil-Shimano 16:48 + 18
7. Omega Pharma-Lotto 16:48 + 18
8. Garmin-Cervélo 16:55 + 25
9. Katusha 16:55 + 25
10. BMC 16:57 + 27
11. Euskaltel-Euskadi 16:58 +28
12. Saxo Bank-Sungard 16:58 + 28
13. RadioShack 16:59 + 29
14. Rabobank 17:00 + 30
15. Lampre-ISD 17:02 + 32
16. Cofidis 17:03 + 33
17. Vacansoleil-DCM a 17:09 + 39
18. AG2R-La Mondiale 17:12 + 42
19. Sky 17:12 + 42
20. Geox-TMC 17:13 + 43
21. Andalucía-Caja Granada 17:33 + 1:03

Sailkapen nagusia:

1. Jakob Fuglsang (Leopard-Trek) 16:30
2. Fabian Cancellara (Leopard-Trek) d.b.
3. Maxime Monfort (Leopard-Trek) d.b.
4. Thomas Rohregger (Leopard-Trek) d.b.
5. Daniele Bennati (Leopard-Trek) d.b.
6. Peter Sagan (Liquigas-Cannondale) + 4
7. Damiano Caruso (Liquigas-Cannondale) d.b.
8. Eros Capecchi (Liquigas-Cannondale) d.b.
9. Valerio Agnoli (Liquigas-Cannondale) m.t.
10. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) m.t.