Itxi

Espainiako Vuelta

Garaipena buruan

Ion Izagirre: 'Sailkapen nagusiaren bila etorri nintzen eta hortxe nago'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Txirrindulari gipuzkoarra sailkapen nagusiari begirako asmoekin iritsi zen lasterketara, eta geratzen diren etapei 'egunez egun' egingo diela aurre esan du.

  • Ion Izagirre. Argazkia: EFE

    Ion Izagirre. Argazkia: EFE

Ion Izagirre (Bahrein-Merida) Ormaiztegiko txirrindularia pozik azaldu da orain arte Espainiako Itzulian egindako lanarekin. Hamargarren etapa korritu eta gero, bosgarren dago sailkapen nagusian, lider dagoen Simon Yates britainiarrarengandik (Mitchelton-Scott) 17 segundora.

Txirrindulari gipuzkoarra sailkapen nagusiari begirako asmoekin iritsi zen lasterketara, eta hemendik aurrera geratzen diren etapei 'egunez egun' egingo diela aurre esan du.

"Esan nuen sailkapen nagusiaren bila nentorrela, eta hortxe nago, datorrenaren zain, eusten diogun arte, baina egunez egun joan nahi dut", azaldu du.

Izagirreren aburuz, "askok" dituzte oraindik aukerak sailkapen nagusian. "Kolonbiarrak oso indartsu daude, Lotto-Jumbo ere ondo dabil, eta, nola ez, Movistar. Asturiasen jokatuko diren hiru etapetan, gauzak argiago ikusiko ditugu", gaineratu du.