Itxi

Espainiako Vuelta

7. etapa

Gallopinek lortu du garaipena Pozo Alconen

Erredakzioa

Tony Gallopinek irabazi du Vueltako 7. etapa. Tropela ezustean harrapatu du. Sagan izan da bigarren eta Valverde, hirugarren. Omar Fraile bosgarren izan da.

Tony Gallopinek (Ag2r) irabazi du Espainiako Vueltako zazpigarren etapa, Puerto Lumbreras eta Pozo Alcon artean egin dena, eta 185,7 kilometroko ibilbidea izan duena. Rudy Molardek (Groupama-FDJ) lidertzari eutsi dio.

Gallopinek erasoa jo du helmugarako 3,5 kilometro falta zirenean, eta aurkari guztiak atzean uztea lortu du. Irabazlearengandik 5 segundora iritsi da tropela. Peter Sagan (BORA) izan da bigarren eta Alejandro Valverde (Movistar), hirugarren. Eduard Prades (Euskadi Murias) izan da laugarren eta Omar Fraile (Astana) bosgarren. Ion Izagirre (Bahrain Merida) izan da zazpigarren etapan eta Michal Kwiatkowskik (Sky) denbora galdu du, eroriko baten ondorioz. Irabazlearengandik 30 egundora helmugaratu da poloniarra eta 25 segundo galdu ditu faboritoekiko.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Rudy Molard, Valverde (Movistar) da bigarren 47 segundora eta Emanuel Buchmann hirugarren, 48 segundora.