Itxi

Espainiako Vuelta

3. etapa

Vivianik irabazi du hirugarren etapa Alhaurin de la Torreko helmugan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Quick Step taldeko italiarra Nizzolo (Trek) eta Sagan (Bora) baino azkarragoa izan da helmugan. Kwiatkowskik (Sky) lider izaten jarraitzen du.

Elia Viviani (Quick Step) italiarra izan da nagusi Espainiako Itzuliko hirugarren etapan, Mijas eta Alhaurin de la Torre (Malaga) artean jokatu dena, 178,2 kilometroko ibilbidea bete ostean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Michal Kwiatkowskik (Sky) ez du arazorik izan lehen sailkatuaren elastiko gorriari eusteko.

Viviani Giacomo Nizzolo (Trek) bere herrikidearen eta Peter Sagan (Bora) eslovakiarraren aurretik sartu da helmugan, nagusitasun handiarekin.

Kwiatkowski poloniarrak, bere aldetik, lehen postuan jarraitzen du, eta 14 segundora du bigarrena, Alejandro Valverde (Movistar). Hirugarren tokian Wilco Kelderman herbeheretarra (Sunweb) dago, 25 segundora.

Astearte honetan, laugarren etapa (161,4 km) korrituko dute txirrindulariek, Velez Malaga eta Alfacar (Sierra de la Alfaguara) artean.