Itxi

Espainiako Vuelta

Bahrain

Nibali: 'Ion Izagirre da taldeburua'

Agentziak | Erredakzioa

'Messinako marrazoak' Tourrean izandako erorikoa ahaztu, sasoi-puntua hobetu eta Munduko txapelketa prestatzea du jomuga Espainiako Itzulian.

  • Vincenzo Nibali EFE

    Vincenzo Nibali. EFE

Vincenzo Nibali (Vuelta, Giroa eta Tourra irabazi dituzten zazpi txirrindularietako bat) gutxi entrenatuta helduko da Espainiako Itzulira, Frantzian erori ostean ebakuntza egin behar izan baitzioten.

ion-izagirre_

Hori dela eta, argi du nor izango den Bahrain taldeko burua: Ion Izagirre. "Hobeto nago, baina prestakuntza laburra izan dut, 20 egunetan entrenatu naiz eta astebete bakarrik eman dut maila onean. Ebakuntzaren osteko lehen lasterketa izango da; beraz, ez dakit nola egongo naizen. Egunez egun ikusi beharko dut", adierazi du italiarrak prentsaurrekoan.

"Messinako marrazoa", 2010eko Vueltako irabazlea, ez da taldeburu gisa arituko, eta Innsbruckeko Munduko Txapelketa prestatzea izango du helburu: "Ion Izagirre izango da taldeburua, eta ni lasterketa ona egiten saiatuko naiz. Ibilbidea polita da, igotzaileentzako egokia, gogorra, baina ez dakit nola erantzungo dudan etapa zailak iristen direnean".