Espainiako Vuelta
Abuztuaren 25ean
2018ko Vuelta Malagan hasiko da 10 kilometroko erlojupeko batekin
Erredakzioa
Abuztuaren 25ean hasiko da Espainiako Itzulia Andaluziako hiri honetan. Pompidou Zentroan izango du irteera lehen etapak eta helmuga Larios kalean egongo da.
-
Tropelaren irudia 2017ko Vueltan. Argazkia: EFE
2018. urteko Espainiako Itzulia Malagan hasiko da abuztuaren 25ean. Lehen etapa hau 10 kilometroko ibilbidea izango duen banakako erlojupekoa izango da. Malagako Pompidou Zentrotik irtengo dira txirrindulariak eta helmuga Larios kalean egongo da kokatuta.
Javier Guillen Vueltako zuzendariak Parisen iragarri du 2018ko lasterketa Malagan hasiko dela, Frantziako hiriburuan egin den Pompidou Zentroaren ekitaldi batean. Malagako probintziak lau etapa irteera izango ditu datorren urteko Espainiako Itzulian.