Espainiako Vuelta
10. etapa
Matteo Trentinek bigarren etapa-garaipena lortu du aurtengo Vueltan
Erredakzioa
Jose Joaquin Rojasekin batera iritsi da azken metroetara eta italiarra atera da garaile. Chris Froomek jarraitzen du lidergoan.
Matteo Trentin (Quick Step) italiarrak irabazi du Espainiako Itzuliaren 10. etapa, 164,8 kilometroko ibilbidea izan duena Caravaca eta Murtziako Alhama artean. Chris Froomek (Sky) liderraren elastikoarekin jarraitzen du.
Trentinek bigarren garaipena lortu du aurtengo Vueltan. Ihes eginda iritsi da azken metroetara Jose Joaquin Rojasekin (Movistar) batera eta italiarra izan da nagusi azken metroetan.
Faboritoak Collado Bermejoko jaitsieran soilik mugitu dira. Nibali saiatu da jaitsieran ihes egiten, baina ez du lortu. Bai, ordea, Nicolas Rochek (BMC); irlandarrak ihes egitea lortu du, eta 29 segundo jan dizkie liderra den Froomeri eta bigarren sailkatua den Esteban Chavesi (Orica). Orain, Chris Froomek 36 segundoko abantaila du Chavesekiko eta Rocherekiko.