Itxi

Espainiako Vuelta 2023

20. etapa

Vuelta: Mosquerarentzat etapa eta Nibali, orpoz-orpo

Erredakzioa

Erakustaldia eman du txirrindulari galiziarrak, baina Nibalik ondo eutsi dio eta italiarra izango da igandean podiumaren gorenean.

Ezequiel Mosquerak irabazi du Espainiako Vueltaren etapa nagusia (172 kilometro San Martin de Valdeiglesias eta Guarramillas gaina artean) Vincenzo Nibali gaindituta. Hirugarren Joaquim Rodriguez sartu da.

Mosquera galiziarrak erakustaldia eman du azken lau kilometroetan, baina Nibaliren erantzuna bikaina izan da eta berarentzat izango da aurtengo Vuelta. Italiarrak Mosquera harrapatu du helmugara heltzeko metro gutxiren faltan, baina etapa irabazten utzi dio. Metroek aurrera egin ahala ihes egin dio garaipenak Mosquerari. Nibalik harrapatu eta Vuelta erabakita utzi du.

Igandean azken etapa korrituko da. Podio ezberdinetako irabazleentzako omenaldia izango da. Irteera, San Sebastian de los Reyesen eta helmuga Madrilgo Castellana etorbidean.

Euskaltel-Euskadiko Mikel Nieve da sailkapen nagusiko euskal txirrindulari onena, 12. postuan.

20. etaparen sailkapena:

.1. Ezequiel Mosquera (ESP) Xacobeo Galicia 4:45:28.
.2. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Doimo&' || 'nbsp; 00:01.
.3. Joaquin Rodriguez (ESP) Team Katusha&' || 'nbsp; 00:23.
.4. Frank Schleck (LUX) Team Saxo Bank&' || 'nbsp; 00:35.
.5. Xavier Tondo (ESP) Cervelo Test Team&' || 'nbsp; 00:39.
.6. Nicolas Roche (IRL) Ag2R-La Mondiale&' || 'nbsp; 00:42.
.7. Mikel Nieve (EUS) Euskaltel-Euskadi&' || 'nbsp; 00:50.
.8. Peter Velits (SVK) Team HTC-Columbia&' || 'nbsp; 00:52.
.9. Christophe Le Mevel (FRA) FDJ&' || 'nbsp; 00:55.
10. Remy Di Gregorio (FRA) FDJ&' || 'nbsp; 01:00.

Sailkapen nagusia:

.1. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Doimo 85h 16:05.
.2. Ezequiel Mosquera (ESP) Xacobeo Galicia&' || 'nbsp; 00:41.
.3. Peter Velits (SVK) Team HTC-Columbia&' || 'nbsp; 03:02.
.4. Joaquin Rodriguez (ESP) Team Katusha&' || 'nbsp; 04:20.
.5. Frank Schleck (LUX) Team Saxo Bank&' || 'nbsp; 04:43.
.6. Xavier Tondo (ESP) Cervélo Test Team&' || 'nbsp; 04:52.
.7. Nicolas Roche (IRL) Ag2R-La Mondiale&' || 'nbsp; 05:03.
.8. Carlos Sastre (ESP) Cervélo Test Team&' || 'nbsp; 06:06.
.9. Tom Danielson (USA) Garmin-Transitions&' || 'nbsp; 06:09.
10. Luis-Leon Sanchez (ESP) Caisse d''Epargne&' || 'nbsp; 07:33.