Itxi

Espainiako Vuelta 2023

16. etapa

Espainiako Vuelta: Mikel Nievek etapa garaipen bikaina lortu du

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadik estrategia bikaina burutu eta Leitzakoak eguna borobildu du garaipenarekin. Hirugarren etapa garaipena du Euskaltelek Vuelta honetan.

Euskaltel-Euskadi taldeko Mikel Nieve nafarrak irabazi du Espainiako Vueltako 16. etapa. Xixon eta Cotobello arteko etapak 181,4 kilometro izan ditu. Hirugarren garaipena da Euskaltelentzat Vuelta honetan. Sailkapen nagusian aldaketak egon dira eta Joaquim Rodriguez da lider berria.

Etapa hasieratik ihesaldi saiakerak etengabeak izan dira. Gainera Menchov bezalako txirrindulariek ere saiakerak egin dituzte. Nibali liderra ere (gaur arteko liderra) ihesaldi saiakeretan sartzen zen hauek aurrera egin ez zezaten. Hainbat saikaeraren ondoren sortu zen ihesaldia hamar txirrindularrirekin: Luis Leon Sanchez, Oroz, Turpin, Sprick, Marzano, Peterson, Langeveld, Dyachenko, De Weert eta Williams. Orozek atzera egin zuen hasiera batean, baina gero taldekide birekin Amets Txurrukarekin eta Mikel Nieverekin erasoa jo zuten tropelean aurrera joan eta ihesaldia harrapatu zuten. Gainera erritmoa beraiek jarri zuten eta bost txirrindulari geratu ziren lasterketa buruan.

Cotbelloko igoeran Mikel Nievek erasoa jo zuen eta Luis Leon Sanchezekin batera geratu zen lasterketa buruan: Igoeran zehar berriro erasoa jo zuen Nievek eta atzean utzi zuen Luis Leon. Bakarrean egin zituen azken kilometroak Nievek eta etapa garaipena lortu zuen. Bigarren Frank Schleck izan zen eta Kevin De Weert hirugarren.

Faboritoen taldean ez zen ia mugimendurik eman azken kilometrora arte. Joaquim Rodriguezek erasoa jo eta Nibali liderra eta Mosquera aztean uztea lortu zuen. Vincenzo Nibalik 35 segundo galdu ditu Cotobelloko helmugan, Joaquim Rodriguezekiko.

Etapa honen ondoren, sailkapen orokorrean Joaquim Rodriguez da liderra eta Nibali bigarren postura pasa da 33 segundora. Ezequiel Mosquerak hirugarren postua mantentzen du, liderrarengandik 53 segundora.

16. etapako sailkapena:

1 NIEVE, Mikel EUS 4h 51'' 59''''
2 SCHLECK, Frank SAX + 1'' 06''''
3 DE WEERT,Kevin QST + 1'' 08''''
4 RODRIGUEZ, Joaquin KAT + 1'' 22''''
5 SANCHEZ, LuisLeon GCE + 1'' 32''''
6 MOSQUERA, Ezequiel XAC + 1'' 40''''
7 GARCÍA, David XAC+ 1'' 42''''
8 ROCHE, Nicholas ALM + 1'' 44''''
9 SASTRE, Carlos CTT + 1''50''''
10 NIBALI, Vincenzo LIQ + 1'' 59''''

Sailkapen nagusia:

1 RODRIGUEZ, Joaquin KAT 70h 24'' 39''''
2 NIBALI, Vincenzo LIQ + 33''''
3 MOSQUERA, Ezequiel XAC + 53''''
4 SCHLECK, Frank SAX + 2'' 16''''
5 ROCHE, Nicholas ALM + 3'' 01''''
6 VELITS, Peter THR + 4'' 27''''
7 DANIELSON, Thomas GRM + 4'' 29''''
8 TONDO, Xavier CTT + 4'' 43''''
9 SASTRE, Carlos CTT + 4'' 53''''
10 GARCÍA, David XAC + 6'' 23''''
11 NIEVE, Mikel EUS + 6'' 30''''

Sailkapenak

Horrela bizi izan dugu Mikel Nieveren etapa garaipena eitb.com-en