Itxi

Espainiako Vuelta 2023

15. etapa

Vuelta: Barredok Covadongan irabazi du

Erredakzioa

Quick Step taldeko txirindulariak irabazi du Enoleko lakuetan bukatu den etapa. Mosquerak 10 segundo atera die helmugan Joaquim Rodriguezi eta Nibaliri. Tondok denbora galdu du helmugan.

Carlos Barredo asturiarrak irabazi du Covadongan bukatu den etapa. Quick Step taldeko txirrindulariak, ihesaldi onean sartzea lortu du eta bakarrean egin du Enoleko lakuetako igoera. Bigarren Nico Sijmens (Cofidis) izan da minutu batera eta hirugarren Martin Velits (HTC Columbia) 1:43ra.

Faboritoen artean,&' || 'nbsp; Ezequiel Mosquera izan da eraso gogorrena egin duena eta txirrindulari galiziarrak 10 segundo atera die Joaquím Rodriguezi eta Vincenzo Nibaliri. Xavier Tondok ez du egun ona izan gaurkoan eta Cervelo taldeko txirrindulariak denbora galdu du Covadongako helmugan.

Sailkapen orokorrean, Nibalik lidertza izaten jarraitzen du, 4 segundora Katusha taldeko Joaquím Rodríguez dago eta hirugarren Mosquera kokatu da 40 segundora. Laugarren postua Peter Velitsek eskuratu du.

15. etapa:

1. Carlos Barredo (Quick Step) 4:33:09
2. Nico Sijmens (Cofidis) + 1:07
3. Martin Velits (HTC-Columbia) + 1:43
4. Greg Van Avermaet (Omega Pharma-Lotto) + 2:06
5. Pierre Cazaux (FDJ) + 2:10
6. Olivier Kaisen (Omega Pharma-Lotto) + 2:12
7. Ezequiel Mosquera (Xacobeo Galicia) + 2:15
8. Vicenzo Nibali (Liquigas) + 2:26
9. Peter Velits (HTC-Columbia) d.b.
10. Joaquim Rodríguez (Katusha) d.b.
11. Nicolas Roche (AG2R)
12. Frank Schleck (Saxo Bank)
13. Carlos Sastre (Cervélo)

Sailkapen orokorra:

1. Vincenzo Nibali (Liquigas)
2. Joaquim Rodríguez (Katusha) + 4
3. Ezequiel Mosquera (Xacobeo Galicia) + 39
4. Peter velits (HTC-Columbia) + 2:29
5. Xavier Tondo (Cervélo) + 2:30
6. Nicolas Roche (AG2R) + 2:47
7. Frank Schleck (Saxo Bank)