Itxi

Espainiako Vuelta

13. etapa

Espainiako Vuelta: Mark Cavendish, Burgosen ere garaile

Erredakzioa

Munduko esprinterrik onena bere bigarren garaipena lortu du. Burgosko esprintean aurkaririk ez du izan britainiarrak eta ospakizunetarako beta ere izan du. Igor Antonek elastiko gorriari eutsi dio.

Mark Cavendishek (HTC-Columbia) Espainiako Vueltako 13. etapa irabazi du.&' || 'nbsp;Burgoseko&' || 'nbsp;Vitoria kalean amaitu den etapan aise nagusitu da Man&' || 'nbsp;Uharteko txirrindularia. Igor Antonek (Euskaltel-Euskadi)&' || 'nbsp;liderraren elastiko gorriarekin jarraitzen du.

Atzokoan bezala, gaurkoan ere Cavendishek Matthew Goss taldekidearen laguntza paregabea izan du eta inolako arazorik gabe irabazi du etapa. Britainiarrak ''zaldikoa'' egin du helmugan bertan, etapa era xelebrean ospatuz.

Gaurkoa, trantsizio-etapa izan da kantabria eta Asturias artean izango den hiru eguneko mendi-lehiari ekin baino lehen. Iheslarien eta esprinterren arteko lehia izan da berriz ere, pronostikoek agindu bezala. Protagonistak Davis (Astana), Tersptra (Milram), Kaisen (Omega), Mori (Lampre) eta Cheula (Footon) izan dira.

Bi mendate besterik ez dute izan ibilbidean txirrindulariek, Pradilla eta Valmala, biak hirugarren mailakoak eta azken 60 kilometroetan kokatuak. Tropezaren nagikeriak zortzi minutuko errenta eman die iheslariei (54 km.), baina esprintaren bila hasi dira berehala esprinterren taldeak. Farrarren Garmin taldeak eta Cavendishen Columbiak bi minutura jaitsi dute errenta Valmalako gainean (159 km.).

Burgoseraino bizi-bizi joan da lasterketa, beheranzko ibilbideak lagunduta. Sei kilometro falta zirenean harrapatu dituzte iheslariak.

Terpstra saiatu da bakarka, baina tropelak erraz irentsi du. Esprinta abiatuta, Mark Cavendishek erraz hartu ditu mendean aurkariak, garaipena jauzitxo batekin ospatuz.

Bihar, hamalaugarren etapa Burgos eta Peña Cabarga artean (178 kilometro). Aldapa gora amaituko da jardunaldia, hurrengo biak bezalaxe.

Etapako sailkapena:

1 . CAVENDISH, Mark ( THR ) 4h 50'' 18''''
2 . HUSHOVD, Thor ( CTT ) m.t. 1º
3 . BENNATI, Daniele ( LIQ ) m.t. 1º
4 . HUTAROVICH, Yauheni ( FDJ ) m.t. 1º
5 . CARDOSO, Manuel A. Leal ( FOT ) m.t. 1º
6 . FARRAR, Tyler ( GRM ) m.t. 1º
7 . GALIMZYANOV, Denis ( KAT ) m.t. 1º
8 . FERNÁNDEZ DE LARREA, Koldo ( EUS ) m.t. 1º
9 . BOS, Theo ( CTT ) m.t. 1º
10 . WALKER, Johnnie ( FOT ) m.t. 1º
11 . GOSS, Matthew Harley ( THR ) m.t. 1º
12 . HONDO, Danilo ( LAM ) m.t. 1º
13 . HINAULT, Sébastien ( ALM ) m.t. 1º
14 . MATA, Enrique ( FOT ) m.t. 1º
15 . FÖRSTER, Robert ( MRM ) m.t. 1º
16 . DUMOULIN, Samuel ( COF ) m.t. 1º
17 . HAEDO, Juan Jose ( SAX ) m.t. 1º
18 . CHAVANEL, Sébastien ( FDJ ) m.t. 1º
19 . STAUFF, Andreas ( QST ) m.t. 1º
20 . FREIRE, Óscar ( RAB ) m.t. 1º

Sailkapen nagusia:

1 . ANTON, Igor ( EUS ) 56h 28'' 03''''
2 . NIBALI, Vincenzo ( LIQ ) + 45''''
3 . TONDO, Xavier ( CTT ) + 1'' 04''''
4 . MOSQUERA, Ezequiel ( XAC ) + 1'' 29''''
5 . BRUSEGHIN, Marzio ( GCE ) + 1'' 57''''
6 . URAN, Rigoberto ( GCE ) + 2'' 13''''
7 . ROCHE, Nicholas ( ALM ) + 2'' 30''''
8 . SCHLECK, Frank ( SAX ) + 2'' 30''''
9 . VELITS, Peter ( THR ) + 2'' 37''''
10 . DANIELSON, Thomas ( GRM ) + 2'' 53''''
11 . SASTRE, Carlos ( CTT ) + 3'' 03''''
12 . KARPETS, Vladimir ( KAT ) + 3'' 16''''
13 . VAN GARDEREN, Tejay ( THR ) + 3'' 27''''
14 . NIEVE, Mikel ( EUS ) + 4'' 50''''
15 . GARCÍA, David ( XAC ) + 5'' 04''''
16 . KASHECHKIN, Andrey ( LAM ) + 6'' 59''''
17 . GUSEV, Vladimir ( KAT ) + 7'' 10''''
18 . TEN DAM, Laurens ( RAB ) + 8'' 07''''
19 . LARSSON, Gustav ( SAX ) + 9'' 40''''
20 . TURPIN, Ludovic ( ALM ) + 9'' 53''''

Horrela bizi izan dugu eitb.com-en.