Itxi

Espainiako Vuelta 2023

12. etapa

Espainiako Vuelta: Mark Cavendishek erraz irabazi du Lleidako esprinta

A.B.

Erredakzioa

Columbiako txirrindulariak eroso egin ditu azken metroak bere taldekideen lanari esker. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Igor Antonek lidergoa mantendu du.

Columbia taldeko Mark Cavendish britainiarrak irabazi du Espainiako Vueltako 12. etapa. Andorra la Vella eta Lleida arteak burutu da etapa (175 kilometro). Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon eta Igor Antonek lideraren elástico gorriarekin jarraitzen du.

Egunero bezala etapa hasieratik ihesaldi saiakerak egon dira eta azkenean sortu da bederatzi txirrindulariko ihesaldia. Veloso, Gustavo Rodriguez eta David Garcia (Xacobeo), Piedra (Andalucía), Bak (HTC-Columbia), Eichler (Milram), Kadri (AG2R), Quemeneur (Bouygues) eta Marzano (Lampre) sartu dira ihesaldian.

Tropelak kontrolpean izan du momento oro ihesaldia eta helmugarako 23 kilometro falta zirenean harrapatu zituen iheslariak. Azken kilometroetan bikain gidatu zuen tropela. Mathew Gossek eskura utzi dio etapa garaipena Mark Cavendishi eta honek ez du huts egin. Tyler Farrar (Garmin) izan da bigarren eta Mathew Goss bera izan da hirugarren sailkatua.

12. etapako sailkapena:

.1. Mark Cavendish (GBR) Team HTC - Columbia 4.00:30
.2. Tyler Farrar (USA) Garmin - Transitions d.b.
.3. Matthew Harley Goss (AUS) Team HTC - Columbia d.b.
.4. Denis Galimzyanov (RUS) Team Katusha d.b.
.5. Thor Hushovd (NOR) Cervelo Test Team d.b.
.6. Oscar Freire Gomez (ESP) Rabobank d.b.
.7. Allan Davis (AUS) Astana d.b.
.8. Sébastien Chavanel (FRA) Française Des Jeux d.b.
.9. Philippe Gilbert (BEL) Omega Pharma-Lotto d.b.
10. Angelo Furlan (ITA) Lampre-Farnese Vini d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Igor Anton (EUS) Euskaltel-Euskadi 51.37:45.
.2. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Doimo 0:00:45.
.3. Xavier Tondo (ESP) Cervélo Test Team 0:01:04.
.4. Joaquin Rodriguez (ESP) Team Katusha 0:01:17.
.5. Ezequiel Mosquera (ESP) Xacobeo Galicia 0:01:29.
.6. Marzio Bruseghin (ITA) Caisse d''Epargne 0:01:57.
.7. Ruben Plaza (ESP) Caisse d''Epargne 0:02:07.
.8. Rigoberto Uran (COL) Caisse d''Epargne 0:02:13.
.9. Nicolas Roche (IRL) Ag2R-La Mondiale 0:02:30.
10. Frank Schleck (LUX) Team Saxo Bank&' || 'nbsp; 02:30.

Sailkapenak

Horrela bizi izan dugu Mark Cavendishen etapa garaipena eitb.com-en