Itxi

Espainiako Vuelta 2023

11. etapa

Espainiako Vuelta: Etapa garaipena eta lidergoa Igor Antonentzat

A.B.

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak liderraren elastiko gorria berreskuratu du. Denbora atera die Nibaliri eta Joaquim Rodriguezi.

Euskaltel-Euskadi taldeko Igor Antonek irabazi du Espainiako Vueltako hamaikagarren etapa eta lidergoa berreskuratu du. Gainera sei segundo atera dizkio Ezequiel Mosquerari, 23 segundo Frank Schleki eta Vincenzo Nibaliri eta minutu bat atera dio Joaquim Rodriguezi. Denbora hauei etapa irabazteagatik lortu dituen 20 segundiak gehitu behar zaizkie.

Etapako ihesaldiko protagonistak Cherel (FDJ) eta Tschoop (Bouygues) izan ziren. Tropelarekiko hamabost minutuko aldea izateraino iritsi ziren, baina azken mendatea igotzen hasi aurretik harrapatu zituen tropelak. Orduan hasi zen faboritoen arteko lehia.

Pal mendatea (maila berezia) igotzen hasi eta kilometro gutxira Ezequiel Mosquerak erasoa jo zuen. Joaquim Rodriguezek eyta Vincenzo Nibalik azkar erantzun zuten. Menchov izan zen atzean geratu zen lehen faboritoa. Lasterketa buruko hirukotea baino metro batzuk atzerago zetozen Frank Schleck eta Igor Anton. Ezequiel Mosqueraren beste eraso batek guztiz bete zuen Joaquim Rodriguez eta atzean geratzen hasi zen. Orduan, Igor Antonek erritmoa bizitu zuen Joaquim atzean utzita eta bat egin zuen Nibalirekin eta Mosquerarekin. Gainera, biakatzean uztea lortu zuen eta helmuga lehen postuan gurutzatu ere.

Igor Antonen bigarren garaipen honekin sailkapen nagusiko lehen postuan kokatzen da Galdakaoko txirrindularia. Bigarren sailkatua den Vincenzo Nibaliri 45 segundo ateratzen dizkio eta 1’04" hirugarren sailkatua den Xavier Tondori. Minutu eta 17 segundoko abantaila du Joaquim Rodriguezekiko (laugarren sailkatua) eta minutu eta 29 segundo ateratzen dizkio Ezequiel Mosquerari (bosgarren sailkatua).

11. etapako sailkapenak (Andorra):

.1. Igor Anton (EUS) Euskaltel-Euskadi 5:25:44.
.2. Ezequiel Mosquera (ESP) Xacobeo Galicia + 00:03.
.3. Xavier Tondo (ESP) Cervélo Test Team + 00:10.
.4. Rigoberto Uran (COL) Caisse d''Epargne + 00:16.
.5. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Doimo + 00:23.
.6. Frank Schleck (LUX) Team Saxo Bank + 00:23.
.7. David Moncoutie (FRA) Cofidis + 00:23.
.8. Inigo Cuesta (ESP) Cervélo Test Team + 00:32.
.9. Carlos Sastre (ESP) Cervélo Test Team + 00:32.
10. Ruben Plaza (ESP) Caisse d''Epargne + 00:32.

Sailkapen nagusia:

.1. Igor Anton (EUS) Euskaltel-Euskadi 47:37:15.
.2. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Doimo + 00:45.
.3. Xavier Tondo (ESP) Cervélo Test Team + 01:04.
.4. Joaquin Rodriguez (ESP) Team Katusha + 01:17.
.5. Ezequiel Mosquera (ESP) Xacobeo Galicia + 01:29.
.6. Ruben Plaza (ESP) Caisse d''Epargne + 02:07.
.7. Rigoberto Uran (COL) Caisse d''Epargne + 02:14.
.8. Nicolas Roche (IRL) Ag2R-La Mondiale + 02:30.
.9. Frank Schleck (LUX) Team Saxo Bank + 02:30.
10. Peter Velits (SVK) Team HTC-Columbia + 02:37.

Sailkapenak

Horrela bizi izan dugu Igor Antonen etapa garaipena eitb.com-en