Itxi

Espainiako Vuelta 2023

10. etapa

Espainiako Vuelta: Etapa Ervitirentzat eta Igor Antonek lidergoa galdu

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Caisse d'Epargneko txirrindulari nafarra ihes eginda iritsi da helmugara. Joaquim Rodriguez da lider berria.

Caisse d''Epargne taldeko Imanol Ervitik irabazi du Espainiako Vueltako hamargarren etapa. Tarragona eta Vilanova i la Geltru artean burutu den 175,7 kilometroko etapa irabazi du txirrindulari nafarrak. Sailkapen nagusian aldaketak egon dira. Joaquim Rodriguez da lider berria.

Eguneko ihesaldia 60 kilometroan sortu da hamabi txirrindularirekin: Kadri (AG2R), Moreno (Andalucia-Cajasur), Erviti (Caisse d''Epargne), Zingle (Cofidis), Cheula (Footom), Le Mevel (FDJ), Mori (Lampre), Finetto (Liquigas), Ten Dam (Rabobank), Lund (Saxo Bank), Gilbert eta Van Avermaet (Omega Pharma). Philipe Gilbert zegoen ihesaldian eta tropelak kontrolpean zeuzkan iheslariak. Hori zela eta Gilbertek ihesaldia uztea erabaki zuen bere taldekidea den Van Avermaetek etapa garaipenagatik borroka egiteko aukera izan zezan. Ordutik aurrera ihesaldia alde politak lortzen hasi zen. Helmugarako 20 kilometro falta zirenean Ervitik erasoa jo zuen eta lasterketa buruan geratu zen. Euskal txirrindulariak ondo eutsi zion lasterketa buruari eta bakarrean gurutzatu zuen helmuga etapa irabaziz. Roamin Zingle izan zen bigarren eta Greg Van Avermaet hirugarren.

Tropela faborito guztiekin iritsi zen helmugara. Etapako lehen esprint metatuak segundo batzuetako gainsaria zuen. Joaquim Rodriguezek hirugarren postua lortu zuen esprint horretan eta bi segundoko saria lortu zuen. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) eta Joaquim denbora berean ziren eta bi segundo horiengatik txirrindulari katalanak jantzi du liderraren elastikoa.

10. etapako sailkapena:

1 ERVITI, Imanol GCE 4h 13'' 31''''
2 ZINGLE, Romain COF + 37''''
3 VAN AVERMAET, Greg OLO + 37''''
4 FINETTO, Mauro LIQ + 37''''
5 MORENO, Javier ACA + 37''''
6 LUND, Anders SAX + 37''''
7 LE MEVEL, Christophe FDJ + 37''''
8 CHEULA, Giampaolo FOT + 37''''
9 TEN DAM, Laurens RAB + 42''''
10 FOFONOV, Dmitriy AST + 1'' 36''''

Sailkapen nagusia:

1 181 RODRIGUEZ, Joaquin KAT 42h 11'' 49''''
2 71 ANTON, Igor EUS + 2''''
3 126 NIBALI, Vincenzo LIQ + 4''''
4 9 TONDO, Xavier CTT + 44''''
5 137 PERAUD, Jean-Christophe OLO + 54''''
6 57 PLAZA, Ruben GCE + 1'' 17''''
7 211 MOSQUERA, Ezequiel XAC + 1'' 20''''
8 11 ROCHE, Nicholas ALM + 1'' 21''''
9 52 BRUSEGHIN, Marzio GCE + 1'' 24''''
10 179 VELITS, Peter THR + 1'' 28''''

Sailkapenak

Horrela bizi izan dugu Imanol Ervitiren etapa garaipena eitb.com-en