Itxi

Espainiako Vuelta 2023

7. etapa

Espainiako Vuelta: Alessandro Petacchi nagusitu da esprintean

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Lampre taldeko txirrindulariak Mark Cavendish gainditu du azken metroetan. Philipe Gilbertek liderraren elastikoarekin jarraituko du.

Lampre taldeko Alessandro Petacchi italiarrak irabazi du Espainiako Vueltako zazpigarren etapa. Murtzia eta Orihuela artean burutu den etapa honek 187,1 kilometro izan ditu. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon eta Philipe Gilbertek mantentzen du liderraren elastikoa.

Etpa hasi eta jarraian sortu zen eguneko ihesaldia. Montenegro (Andalucíia), Pedersen (Footon), Roels (Milram) eta Isaichev (Xacobeo Galicia) izan ziren ihesaldi horretako protagonistak. Ia zortzi minuturainoko aldeak izan zituzten tropelarekiko. Baina, azken aukera izan zitekeen esprinterrek etapa bat irabazteko eta ondorioz hauen taldeak gogor jarri ziren lanean ihesaldia behera bota arte. Tropelak helmugarako bost kilometro falta zirenean harrapatu zituen iheslariak.

Ihesladia harrapatu ondoren, Lampre eta Columbia jarri ziren tropel buruan. Azken metroetan Alessandro Petacchi (Lampre) izan zen nagusi Mark Cavendish (Columbia) gaindituz. Britainiarrak bigarren bukatu zuen etapa eta Juan Jose Haedo (Saxo Bank) izan zen hirugarren.

Sailkapen nagusian ez zen aldaketarik egon eta Igor Antonek (Euskaltel-Euskadi) bigarren postuan jarraitzen du Philipe Gilbert liderrarengandik 10 segundora.

Zazpigarren etapako sailkapenak:

.1. Alessandro Petacchi (ITA) Lampre 4:36:12
.2. Mark Cavendish (GBR) HTC-Columbia d.b.
.3. Juan José Haedo (ARG) Saxo Bank d.b.
.4. Andreas Stauff (ALE) Quick Step d.b.
.5. Tyler Farrar (USA) Garmin-Transitions d.b.
.6. Denis Galimzyanov (RUS) Katusha d.b.
.7. Robert Forster (ALE) Milram d.b.
.8. Sébastian Hinault (FRA) Ag2r d.b.
.9. Daniele Bennati (ITA) Liquigas d.b.
10. Wouter Weylandt (BEL) Quick Step d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Philippe Gilbert (BEL) Omega Pharma-Lotto 27h 12:38.
.2. Igor Anton (EUS) Euskaltel-Euskadi + 00:10.
.3. Joaquin Rodriguez (ESP) Team Katusha + 00:10.
.4. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Doimo + 00:12.
.5. Peter Velits (SVK) Team HTC-Columbia + 00:16.
.6. Tejay Van Garderen (USA) Team HTC-Columbia + 00:29.
.7. Frank Schleck (LUX) Team Saxo Bank + 00:50.
.8. Ruben Plaza (ESP) Caisse d''Epargne + 00:54.
.9. Ezequiel Mosquera (ESP) Xacobeo Galicia + 00:55.
10. Nicolas Roche (IRL) Ag2R-La Mondiale + 00:58.

Sailkapenak

Horrela bizi izan dugu zazpigarren etapa eitb.com-en