Itxi

Espainiako Vuelta 2023

6. etapa

Espainiako Vuelta: Thor Hushovdek irabazi du etapa

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Cerveloko txirrindularia jaun eta jabe izan da azken metroetan. Bennati izan da bigarren eta Grega Bole hirugarren. Gilbertek jarraitzen du lidergoan.

Thor Hushovd Cervelo taldeko txirrindulari norbegiarrak irabazi du Espainiako Vueltako seigarren etapa. Caravaca de la Cruz eta Murtzia artean burutu da 151 kilometroko etapa hau. Gilbertek ez du arazorik izan liderraren elastikoa mantentzeko.

Lehen kilometroetatik izan ziren ihesaldi saiakerak eta 11. kilometroan Markus Eichlerrek jo zuen lehen erasoa. 40. kilometroan Juan Javier Estrada eta Freddy Bichot batu zitzaizkion Eichlerri. Hirurak lasterketa buruan ibili ziren kilometro askotan, baina Cresta del Gallo bigarren mailako mendatean tropelak behera bota zuen ihesladia. Helmugarako 18 kilometro falta ziren. Ondoren, Cervelo taldeak kontrolpean izan zuen lasterketa eta etapa garaipena esprintean erabaki zen.

Azken metroetan Thor Hushovd nagusi izan zen eta etapa garaipena lortu zuen. Bennati izan zen bigarreb eta Grega Bole hirugarren. Pablo Urtasun Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak zortzigarren bukatu zuen etapa. Sailkapen nagusian ez zen aldaketarik egin.

Seigarren etapako sailkapena:

.1. Thor Hushovd (NOR/Cervélo Test Team) 3:36:20
.2. Daniele Bennati (ITA/Liquigas-Doimo) d.b.
.3. Grega Bole (SLO/Lampre-Farnese Vini) d.b.
.4. Allan Davis (AUS/Astana) d.b.
.5. Filippo Pozzato (ITA/Team Katusha) d.b.
.6. Philippe Gilbert (BEL/Omega Pharma-Lotto) d.b.
.7. Peter Velits (SVK/Team HTC-Columbia) d.b.
.8. Pablo Urtasun (EUS/Euskaltel-Euskadi) d.b.
.9. Samuel Dumoulin (FRA/Cofidis) d.b.
10. Nicolas Roche (IRL/Ag2R-La Mondiale) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Philippe Gilbert (BEL/Omega Pharma-Lotto) 22:36:26
.2. Igor Anton (EUS/Euskaltel-Euskadi) + 10
.3. Joaquim Rodriguez (ESP/Team Katusha) d.b.
.4. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas-Doimo) + 12
.5. Peter Velits (SVK/Team HTC-Columbia) + 16
.6. Tejay Van Garderen (USA/Team HTC-Columbia) + 29
.7. Xavier Tondo (ESP/Cervélo Test Team) + 49
.8. Frank Schleck (LUX/Team Saxo Bank) + 50
.9. Ruben Plaza (ESP/Caisse d''Epargne) + 54
10. Ezequiel Mosquera (ESP/Xacobeo Galicia) + 55

Horrela bizi izan dugu seigarren etapa eitb.com-en