Espainiako Vuelta
Laugarren etapa
Espainiako Vuelta: Igor Antonek etapa-garaipen ikaragarria lortu du
Jon Lopez
Erredakzioa
Euskalteleko txirrindulariak garaipen ederra eskuratu du Valdepeñas Jaeneko amaiera ikusgarrian azken metroetan erasoa jo ondoren.
Igor Antonek (Euskaltel-Euskadi) Espainiako&' || 'nbsp;Vueltako laugarren etapa irabazi du&' || 'nbsp;Valdepeñas Jaeneko amaiera ikusgarrian eraso latza jo ondoren.&' || 'nbsp;Segundo batzuk atera dizkie gainerako txirrindulariei eta sailkapen nagusiko bigarren postuan kokatu da, Gilbert liderrarengandik 10 segundora.
Carrasco, Cataldo, Bonnafond eta Roels ziklistek osatu dute eguneko ihesaldia baina azkenean tropelak irentsi ditu eta onenen artean lehiatu da etapa.
Etapako azken mendaterako 5 kilometro falta zirenean, talde nagusiak (25 txirrindularik osatutakoa) iheslariak harrapatu ditu.
Zortzi kilometroko jaitsiera falta zen eta ondoren kilometro bateko igoera ikaragarria, %27ko tarte bat zuena.
Mikel Nievek kontrolatu ditu erasoaldiak, baina azken aldapan Caisse d''Epargnek erasoa jo du. Aurrena Luis Leon Sanchezek eta ondoren Rigoberto Uran kolonbiarrak.
Baina atzetik, indartsu, Igor Anton (Euskaltel) heldu da garaipena eskuratzeko. Galdakaoztarrak txirrindulari guztiak gainditu ditu eta bakarrik heldu da helmugara Espainiako Vueltan bere bigarren garaipena lortuz, aurtengo ekitaldiko aurrenekoa.
1 . ANTON, Igor ( EUS ) 5h 00'' 29''''
2 . NIBALI, Vincenzo ( LIQ ) + 1''''
3 . VELITS, Peter ( THR ) + 1''''
4 . RODRIGUEZ, Joaquin ( KAT ) + 1''''
5 . GILBERT, Philippe ( OLO ) + 5''''
6 . VAN GARDEREN, Tejay ( THR ) + 8''''
7 . MOSQUERA, Ezequiel ( XAC ) + 12''''
8 . ROCHE, Nicholas ( ALM ) + 12''''
9 . PLAZA, Ruben ( GCE ) + 12''''
10 . URAN, Rigoberto ( GCE ) + 19''''
11 . MENCHOV, Denis ( RAB ) + 19''''
12 . ARROYO, David ( GCE ) + 19''''
13 . SCHLECK, Frank ( SAX ) + 19''''
14 . BRUSEGHIN, Marzio ( GCE ) + 19''''
15 . TONDO, Xavier ( CTT ) + 19''''
16 . TEN DAM, Laurens ( RAB ) + 28''''
17 . DANIELSON, Thomas ( GRM ) + 36''''
18 . NIEVE, Mikel ( EUS ) + 36''''
19 . SÁNCHEZ, Luis León ( GCE ) + 36''''
20 . PERAUD, Jean-Christophe ( OLO ) + 36''''