Espainiako Vuelta
Erabakigarria
Gaur, Vueltako etapa nagusia: Urdax-Dantxarinea - Aubisque
eitb.eus
Espainiako Itzuliak Euskal Herria utziko du gaur jardunaldia Aubisque mitikoan amaitzeko. Helmuga maila bereziko mendatean dago, baina, aurretik, lehen mailako beste hiru tontor igo behar dituzte.
-
Froome eta Contador. Argazkia: Efe.
Espainiako Itzuliak 14. etapa du gaur, nagusia, Urdax-Dantxarinean hasi eta Aubsiquen amaituko dena. Vueltak Euskal Herrian eman ditu azken hiru egunak, osteguneko etapa Bilbon amaitu zen, eta ostiralekoa, berriz, gaurko irteeran, Udax-Dantxarinean.
Ibilbide gogorra du etapa nagusiak. Helmuga maila bereziko Aubisque mendatean dago, baina, aurretik, lehen mailako beste hiru mendate igoko dituzte.
Quintana, Froome eta Valverde faboritoen arteko lehia espero da.
Irailaren 3an, 14. etapa: Urdazubi-Dantxarinea - Aubisque 195,6 km