Espainiako Vuelta
Azken etapa
Vuelta Fabio Arurentzat; Degenkolb nagusi azken etapan
Agentziak | Erredakzioa
Joaquin 'Purito' Rodriguez (Katusha) eta Rafal Majka (Tinkoff) izan dira podiumean Astanako italiarrarekin batera.
-
Aru, Purito eta Majka, Espainiako Itzuliko podiuma. Efe.
Fabio Aru italiarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 70. Edizioa. Azken etapako esprintean, berriz, John Degelkob alemaniarra nagusitu da, 98,8 kilometroko ibilbidea egin ostean.
Azken podiumean, Fabio Aru izan da tokirik gorenean; bigarren tokian Joaquim 'Purito' Rodriguez egon da, eta hirugarrenean, aldiz, Rafal Majka poloniarra.