Itxi

Espainiako Vuelta

20. etapa

Aru da lider berria, eta Dumoulin podiumetik kanpo utzi du

Agentziak | Erredakzioa

Ruben Plazak lortu du etapa garaipena, 140 kilometro ihes eginda eman ostean. Romain Sicard laugarren izan da, eta Zubeldia hamazazpigarren.

1:02

Ruben Plaza (Lampre) txirrindulariak irabazi du Espainiako Itzuliko 20. etapa, 175 kilometrokoa, San Lorenzo de El Escorial eta Cercedilla artean. Fabio Aruk, berriz, behin betiko kolpea eman dio sailkapen nagusiari eta bera da lider berria. Ezuste handirik ez bada, italiarrak irabaziko du aurtengo Vuelta.

Plazak 140 kilometro eman ditu ihes eginda, eta 4 ordu 37 minutu eta 6 segundo behar izan ditu helmugara iristeko. Aruren taldea 3 minutu eta 36 segundora sartu da, eta hor ez da Tom Dumoulin egon. Holandarraren gurutze-bidea La Morcuera mendatera egin duten bigarren igoeran hasi da. Astana taldearen estrategiak min handia egin dio gaur arteko liderrari.

Ondorioz, Fabio Aru da orain sailkapen nagusiko liderra. Azken etaparen faltan, podiumeko bigarren tokia Joaquim ‘Purito’ Rodriguezentzat izango da, eta hirugarrena Rafal Majka poloniarrarentzat.

Igandean azken etapa lehiatuko dute: 97,8 kilometro Alcala eta Madril artean.


"600">