Itxi

Espainiako Vuelta

Orbanen maillota

Omar Fraile, oso indartsu mendiko sailkapenean

Mikel Dominguez | eitb.eus

82 puntu ditu Caja Rural-Seguros RGA taldeko bizkaitarrak, Frank Schleckek baino 52 gehiago, eta bederatzi mendate baino ez dira geratzen Espainiako Vueltan.

  • Omar Fraile, Andorrako etapa nagusian / EFE.

    Omar Fraile, Andorrako etapa nagusian / EFE.

Omar Frailek (Caja Rural-Seguros RGA) 82 puntu ditu mendiko sailkapenean, Frank Schleck (Trek) bigarrenak baino 52 gehiago. Bederatzi igoera puntuagarri geratzen dira Espainiako Vueltan, eta ia zuirtatuta dauka Madrilen maillota janztea.

Azken etapan 27 puntu eskuratu zituen, ihesaldian sartuta, eguneko zazpi mendateetan puntuak lortuta eta bostetan lehenengoa izanda. 30 puntu lortu zituen Schleckek, eta bigarren postuan sartu zen. Hori, Ruben Plaza (Lampre-Merida), 27 punturekin, el Mikel Landa (Astana), 15ekin, Fraileren aurkari bakarrak dira, baina aldea nabarmena da.

Bederatzi mendate puntuagarri geratzen dira. Bost lehen mailakoak dira (La Quesera, Navacerrada, La Morcuera bi aldiz eta Cotos), bigarreneko bat (La Paramera) eta hirugarreneko hiru (Santibañez de Ayllon, El Campanario eta Valdavia). Bakar bat ere ez dago helmugan. Horrenbestez, oinarrizko puntu kopurua banatuko dira.

20. etapa, larunbatean, gakoa izango da Fraileren borrokarako. Lehenengo mailako lau mendate izango dira, eta 160 puntu eskuratuko lituzke guztietan lehenengoa denak. Ez dirudi Caja Ruralekoak hainbeste behar duenik Madrilen orbanez janzteko.

MENDIKO SAILKAPENA, 16. ETAPA

1. Omar Fraile (Caja Rural-Seguros RGA), 82 puntu
2. Frank Schleck (Trek), 30 puntu
3. Ruben Plaza (Lampre-Merida), 27 puntu
4. Mikel Landa (Astana), 25 puntu
5. Rodolfo Torres (Colombia), 22 puntu
6. Alessandro De marchi (BMC), 20 puntu
7. Pierre Rolland (Europcar), 20 puntu
8. Mikael Cherel (AG2R La Mondiale), 18 puntu
9. Jose Joaquin Rojas (Movistar), 17 puntu
19. Bert-Jan Lindeman (LottoNL-Jumbo), 16 puntu

umbo), 16 puntu