Itxi

Espainiako Vuelta

Motor batekin

Unipublicek barkamena eskatzea nahi du Tinkoff-Saxok

Agentziak | Erredakzioa

Errusiako taldeak antolatzaileek neurriak hartzea nahi du, antzeko gertakizun bat sahiesteko, eta epaitegietara jotzearekin mehatxatu du.

  • Peter Sagan / EFE.

    Peter Sagan / EFE.

Tinkoff-Saxok Espainiako Vueltaren antzolatzaile Unipublicek publikoki barkamena eskatzea nahi du, baita kaltea ordaintzea eta Peter Saganek izandako istripuaren antzekoak berriz ez gertatzeko neurriak hartzea ere. Bestela, "prozesu juridikoa hasteko eskubidea gordetzen du Tinkoffek".

"Espainiako Vueltaren antolatzailea denez, Unipublicen barkamen eskaera publikoa eskatzen dugu Saganen gertakizunarengatik, oraindik ez baitu egin", dio testuak. Halaber, haiek aukerarutako GKE bati dirua ematea proposatu du kalte ordaintzat, Saganek janzten duen maillot berdeak balio duen diru kopurua, hain zuzen.

Errusiako taldeak Sagani "txirrindularitzari kalte egiten dion jarreragatik" jarritako isuna kentzea nahi du, "baldintza horietan ez delako egokia". Izandako erreakzioagatik jarritakoa onartu egiten du.

Halaber, lasterketetan gidariak onartzeko arauak eta "tropelarekin izan behar duten jarrera" berrikustea eskatu dio UCIri.

katu dio UCIri.