Itxi

Espainiako Vuelta

70. edizioa

Parte-hartze bikaina nabarmendu du Vueltak

Agentziak | Erredakzioa

'Ezin dut esan historiako kartelik onena dugunik, 80 urtean asko izan direlako, baina baliteke horrela izatea', esan du lasterketako zuzendaria.

  • Quintana, Froome y Sagan estarán en la Vuelta / EFE.

    Quintana, Froome y Sagan estarán en la Vuelta / EFE.

Javier Guillenek, Espainiako Vueltaren zuzendariak, lasterketako parte-hartze bikaina nabarmendu du. 80 urte beteko du Vueltak bere 70. edizioan. Frantziako Tourraren podiuma osorik egongo da Puerto Banuseko irteeran. Bajarik nabarmenena Alberto Contadorrena (Tinkoff-Saxo) da.

"Izan genezakeen saririk onena parte-hartze hau da. Ona izan da azken urteetan, baina 2015ean osatuena izango da. Ezin dut esan historiako kartelik onena dugunik, 80 urtean asko izan direlako, baina baliteke horrela izatea", esan du Guillenek.

Lehenengo Alejandro Valverde (Movistar) eta Purito Rodriguez (Katiuxa) izan ziren, eta gero Vincenzo Nibali (Astana), Nairo Quintana (Movistar) eta Chris Froome (Sky) gehitu ziren. "Poztasun handia" izan zen.

Guillenenentzat "Vuelta inoiz baino hobeto hasiko da. Aipatutako izenei Fabio Aru, Mikel Landa (Astana), Fabian Cancellara (Trek) edo Peter Sagan (Tinkoff-Saxo) gehitu behar zaie".

Vueltaren zuzendariaren arabera, ibilbidea "ondo moldatzen zaie dauzkagun txirrindulariei. Uste dut orekatua dela eta guztiei jokoa ematen diela, baina egia da igotzaileek abantaila txikia dutela, Burgoseko erlojupekoak sailkapen orokorra baldintza dezakeen arren".

Guillenek azken momentura arte nahi du borroka egotea, "jendeak ongi pasatzeko. Orain dela urte batzuk bidea erabaki genuen, eta Vueltari nortasuna ematen saiatu ginen. Lortu dugula uste dut".