Itxi

Espainiako Vuelta

19. etapa

Hansenek ustekabean harrapatu ditu tropela eta Degenkolben esprinta

Erredakzioa

Lotto-Belisoleko australiarrak irabazi du Espainiako Vueltaren 19. etapa, helmugatik gertu erasoa jota eta tropela erantzun ahalmenik gabe utzita.

Adam Hansenek (Lotto-Belisol) irabazi du Espainiako Vueltaren 19. etapa, Salvaterra do Miño eta Cangas do Morrazo artean (180,5 kilometro). Australiarrak azken kilometroetan jo du erasoa, tropelaren esprinta ezerezean uzteko. Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) liderraren maillot gorria mandentu du.

Hansenek bukaera bikaina eman dio helmugatik 4 kilometrora egindako erasoari. Momentu aproposa hautatu du, eta atzean ados jarri ez den tropelaren bultzadari eutsi dio. John Degenkolb (Giant-Shimano) izan da azkarrena taldean, 5 segundora.

Sailkapen nagusiko protagonistek postuak mantendu dituzte, Espainiako Vueltaren asteburu erabakigarriari begira, Ancareseko etapa menditsua eta Santiago de Compostelako erlojupekoa izango direla.

Eguneko ihesaldia Laurent Mangelek (FDJ), Wouter Poelsek (Omega Pharma-Quick Step) eta Pim Ligthartek (Lotto-Belisol) osatu dute, 25. kilometrotik. Alexei Lutsenko (Astana) ere bakarrik aurreratu da, Monte Faroko gainean (2. maila). Giant-Shimano, aldiz, lanean aritu da guztiak harrapatzeko, Degenkolben bosgarren garaipenaren saria izan ez duen arren.

19. ETAPAKO SAILKAPENAK

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
14 14:45 - 17:00 TXIRRINDULARITZA | Paris-Niza: 6. etapa
14 19:00 - 21:00 PALA | Urrezko Pala Pro: Maldonado-Urrutia vs Fusto-Alkorta / Necol-Del Rio vs Madariaga-Ibai Perez
14 20:55 - 23:00 FUTBOLA | Las Palmas vs Alaves
15 23:00 - 01:00 PILOTA | Finalerdiak: Salaberria-Gaskue vs Senar-Eskiroz / Egiguren V-Bikuña vs Zubizarreta-Morgaetxeberria

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…