Itxi

Espainiako Vuelta

17. etapa

Degenkolbek laugarrena eskuratu du Coruñako esprintean

Erredakzioa

Giant-Shimanoko esprinter alemaniarra garaipen batera du bere errekorra, 2012ko Espainiako Vueltakoa. Haimar Zubeldia, etxean.

0:45

John Degenkolbek (Giant-Shimano) Espainiako Vueltaren 17. etapa irabazi du, Ortigueira eta Coruña artean (190 kilometro). Esprintean erabaki da etapa. Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) liderraren maillot gorria mantendu du, trantsizio egun honen ostean.

Aurtengo esprinten maisua berriz gailendu zaio Michael Matthewsi (Orica-GreenEdge), baita gaur, gainera, Fabian Cancellarari (Trek) ere. 40 kilometro ordukoa izan da gaurko etapako batez besteko abiadura.

Minutu bateko isilunea gorde da etapa hasieran, 16.ean lasterketan hil zen guardia zibilaren omenez. Haimar Zubeldia (Trek) eta Rigobertu Uran (Omega Pharma-Quick Step) ez dira irten.

Ihesaldia osatu dute Elia Favillik (Lampre-Merida), Rohan Dennisek (BMC), Lluis Masek (Caja Rural-Seguros RGA), Daniel Teklehaimanotek (MTN-Qhubeka) y Bob Jungelsek (Trek), baina Giant-Shimanoren lanak behera bota du saioa.