Espainiako Vuelta
16. jardunaldia
Brambilla eta Rovni probatik at utzi dituzte, kolpeka aritu eta gero
Erredakzioa
Liskarra izan dute biek, lasterketaren buruan, eta epaimahai teknikoak probatik kanporatu ditu.
Gianluca Brambilla italiarra (Omega Pharma) eta Ivan Rovny errusiarra (Tinkoff-Saxo) protagonistak izan dira Espainiako Itzuliko 16. etapan. Beste hamaika txirrindularirekin batera lasterketaren buruan zirenean, haserretu egin dira.
Antza, elkarlanean aritu ez izana aurpegiratu dio Brambillak Rovnyri eta aulkiaren atzetik heldu dio. Ondoren, kolpeka aritu dira biak. Epaimahai teknikoak biak kaleratzea erabaki du.