Espainiako Vuelta
14. etapa
Peter Saganek agur esan dio Vueltari
Erredakzioa
Vueltako esprintetan John Degenkolb alemaniarra eta Nacer Bouhanni frantziarra nagusitzen ari dira, eta Cannondale taldekoak ez du garaipenik eskuratu.
-
Peter Saganen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Peter Sagan eslovakiarrak Espainiako Itzulia utzi du, probako hamalaugarren etapan. Vueltako esprintetan John Degenkolb alemaniarra eta Nacer Bouhanni frantziarra nagusitzen ari dira, eta Cannondale taldekoak ez du garaipenik eskuratu.
Frantziako Tourrean ere kaskar aritu zen Sagan, eta lau aldiz bigarren helmugaratu zen. 161. postuan zegoen Vueltako sailkapen nagusian.
Johan Tschoppek eta Dominic Klemmek agur esan diote gaurkoan ere proba espainiarrari.