Espainiako Vuelta
12. etapa
Degenkolbek hirugarren garaipena lortu du Logroñoko esprintean
Erredakzioa
Giant-Shimanoko alemaniarrak irabazi du Errioxako hiriburuko zirkuituan. Nacer Bouhanni (FDJ) kanporatuta geratu da eroriko baten ostean, eta Contadorrek lider jarraitzen du.
John Degenkolbek (Giant-Shimano) irabazi du Espainiako Vueltaren 12. etapa, Logroñoko zirukuituan. Talde txiki bat heldu da esprintera, etaparen amaieran izandako eroriko baten ondorioz. Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) jarraitzen du sailkapen nagusiko lider.
Nacer Bouhanni (FDJ) esprinetik kanpo geldidu da erorikoan, helmugatik kilometro batera. Giant-Shimanoko alemaniarrak, taldeak ondo babestua, ez du aurkaririk izan Logroñon. Tom Boonen (Omega Pharma-Quick Step) eta Jacopo Guarnieri (Astana) izan dira helmugaratzen hurrengoak.
Soilik hamabi txirrindularik osatu dute Logroñoko helmugara lehenago heldu den taldea. Contadorrek liderraren maillot gorriari eutsi dio, eta faboritoek ez dute erorikoaren ondoriorik izan.
Matthias Krizekek (Cannondale) ihes eginda eman du etapako zatirik handiena. 10 minutuko aldea izatera heldu da, baina tropelak harrapatu du azkenean.
12. ETAPAKO SAIKAPENAK