Itxi

Espainiako Vuelta 2023

11. etapa

Aruk irabazi du Aralarko San Migelen

Erredakzioa

Astanako italiarrak irabazi du Vueltako euskal etapa. Ez da aldaketarik egon sailkapen orokorrean. Nairo Quintanak (Movistar) lasterketa utzi du, bigarren eroriko baten ostean.

1:14

Fabio Aruk (Astana) irabazi du Espainiako Vueltako 11. etapa, lasterketako euskal egunean. Alejandro Valverde (Movistar), bigarren izan da, Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) eta Purito Rodriguezen (Katiuxa) aurretik, hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren. Sailkapen orokorra ez da aldaketarik egon.

Aru, Italiako Giroan ere irabazle, Vueltan estreinatu da, bakar-bakarrik irabaziz, Valverde, Contador eta Purito baino 6 segundo lehenago. Chris Froomek (Sky), galduta zirudienean ere, 7 segundo baino ez ditu galdu.

Etapa, oso azkarra hasieratik, Nairo Quintanaren beste eroriko batekin hasi da, 15. kilometroan. Kolonbiakoa ospitalera eraman behar izan dute. Hautsita dauka eskuin eskapula, eta ostegunean operatuko dute.

Gainontzeko faboritoak urduri jarri ditu Alberto Contadorrek, 32 txirrindularik osasutako ihesaldi batean sartuta, baina tropelak harrapatu egin ditu azkenean. Eguneko ihesaldia Lizarragako gainera (3. maila) bidean sortu da: Vasil Kiryienka (Sky), Elia Favilli (Lampre), Johan Le Bon (FDJ), Pim Ligthart (Lotto Belisol) eta Pello Bilbao (Caja Rural-RGA).

Katiuxa eta Movistarrek aurrekoak harrapatu arte egin dute lan, Aralarko San Miguelen Santutegiaren oinetan (10km %7,5era). Sky izan da erritmoa gogortu duena, aurrean talde txik bat utziz, baina bitartean, Chris Froomek ezin izan du bere taldearen erritmoari jarraitu, eta atzean geratu da. Azkenean, bere erritmoari eutsiz, ez du ia denborarik galdu

Contadorrek igoera osoa kontrolpean izan du, faboritoek Robert Gesink (Belkin) eta Dani Navarro (Cofidis) ausartak harrapatu arte. Fabio Aruren erasoaldi batek erabakita utzi du etapa, eta Aralarren palmaresa lehiaketa profesionalean estreinatu du.

11. ETAPAKO SAILKAPENAK