Itxi

Espainiako Vuelta 2023

11. etapa

Goi-mailako igoera Aralarko San Migelera

Erredakzioa

Hamar kilometrotako igoera, bataz beste 7,5eko pendizarekin eta %14ko aldapekin. Faboritoek etapa gogorra dute gaur.

  • 11. etapako profila.

    11. etapako profila. Argazkia: vuelta.com

Gaurko Espainiako Itzuliko etapa Aralarko San Migelen amaituko da eta Unipublic enpresak konpondu behar izan du azken egunetan errepidea. Beraz, ez da arazorik izango txirrindulariak bertatik igarotzeko. Ikuskizuna ziurtatuta dago eta Aralarreko San Migueleko pistetatik gora abiatuko dira garaipenaren bila.

Inoiz ez da Aralarrera igo Vueltan. Txirrindulariek erronka polita dute aurrean, hamar kilometrotako igoera, bataz beste 7,5eko pendizarekin eta %14ko aldapekin. Espainiako Itzulia irabazi nahi duena ezin du gaur huts egin.

Iruña - Aralar, 153,4 kilmetro.

121,6. km Lizarraga (3. mailakoa)

Helmuga, Aralarko San Migueleko gainan (1. mailakoa): 9,9 km /  %7,5