Itxi

Espainiako Vuelta

Parte-hartzea

Vueltako zuzendariak Froome espero du lasterketan

Erredakzioa

Javier Guillenen arabera, Skyko liderraren presentzia 'ia ziurra' da. Gainera, Sagan, Cancellara eta Cavendish ere egongo dira.

  • Chris Froome (Sky) / EFE.

    Chris Froome (Sky) / EFE.

Espainiako Vueltaren zuzendariak, Javier Guillenek, lasterketaren hurrengo edizioan egongo diren txirrindulariei buruz hitz egin du. Vueltan Chris Froome, Peter Sagan; Fabian Cancellara edo Mark Cavendish bezalako txirrindulariak egotea espero du. "Ia ziurra" da Froomen parte-hartzea, Guillenen arabera.

Irailaren 5ean Beloradotik (Burgos) abiatu eta Cabarcenon bukatuko den etapa aurkeztu du Vueltak. Taldeak lasterketa prestatzen ari diren bitartean, Nairo Quintana, Alejandro Valverde eta Purito Rodriguezen presentzia konfirmatuta dago. Frantziako Tourrean lesionatu zen Froome ere espero du zuzendariak.

Alberto Contador, aldiz, Vueltatik kanpo geratuko omen da, ez dagoelako osatuta. "Egoteko aukerak oso txikiak dira", eta "miraria" litzateke lehenago osatzea, esan du Guillenek.