Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Atseden eguna

Valverde: 'Atsedena garrantzitsua da, eta Nibali helikopteroz joan da'

Erredakzioa

Movistarreko txirrindalriaren ustez, Vueltako liderrak atsedena hartzeko denbora gehiago izango du, berak kotxez joan behar izan baitu Zaragozara.

  • Alejandro Valverde. Argazkia: EFE

    Alejandro Valverde Calahorrako hotelean atseden hartzen. Argazkia: EFE

Vueltak atseden eguna du astearte honetan. Vincenzo Nibali (Astana) da sailkapen nagusiko liderra, baina atzo denbora galdu zuen Formigalerako igoeran. Liderra helikopteroz joan zen Zaragozara, eta handik ordu erdiko bidaia egin zuen kotxez Calahorrara. Alejandro Valverdek (Movistar), ordea, kotxez egin zuen Formigaletik Calahorrarainoko bidaia, eta hiru orduko bidaia izan zuen.

"Parte hartzen ari garen moduko lasterketa batean, oso garrantzitsua da atseden hartzea. Nibali helikopteros joan da Zaragoza, eta handik ordu erdiko bidaia egin du kotxez Calahorrara. Nik, ordea, hiru orduko bidaia egin behar izan dut kotxez Formigaletik Calahorraraino", adierazi du Valverdek.

Alejandro Valverdek Vuelta irabazteko lehian jarraitzeko gogoa duela iragarri du, eta Nibalik denbora galdu izanak morala eman diola aitortu du: "Nibalik denbora galdu zuen Formigalen, eta horrek indarra eman dit. Baina ez da ahaztu behar Horner dela Nibalirengandik gertuen dagoen txirrindularia, 28 segundora. Peña Cabargako eta Angliruko etapak erabakigarriak izango dira".

Movistarreko txirrindulariak Joaquim Rodriguezi (Katusha) eta Chris Hornerri (RadioShack) buruz ere hitz egin du: "Purito urrunetik saiatu behar da erasoa jotzen guk baino denbora gehiago errekuperatu behar baitu. Chris Horner 41 urterekin ematen ari den mailak harritu egin ninduen hasieran, eta uste nuen egunen baten txakalaldia izango zuela, baina orain, zailago ikusten dut horrelako zerbait gertatzea".