Itxi

Espainiako Vuelta

16. etapa

Barguilek etapa irabazi eta Nibalik denbora galdu du

Erredakzioa

Frantziarra Uranekin iritsi da helmugara, eta kolonbiarra gainditzea lortu du. Joaquim Rodriguezek, Valverdek, Hornerrek eta Pinotek aldeak murriztu dituzte Vueltazo liderrarekiko.

  • Warren Barguil. Argazkia: EFE

    Warren Barguilek irabazi du Vueltako 16. etapa. Argazkia: EFE

Warren Barguilek (Argos) irabazi du Espainiako Itzuliko hamaseigarren etapa, eta txirrindulari frantziarrak bigarren garaipena du Vueltan, Castelldefelseko etapan ere garaipena lortu baitzuen. Vincenzo Nibalik (Astana) denbora galdu du, baina lidergoari eutsi dio.

Formigaleko helmugara ihes eginda iritsi dira Barguil eta Rigoberto Uran (Sky), eta lehia estu horretan frantziarra izan da nagusi. Faboritoen multzotik Joaquim Rodriguez (Katusha) izan da lehena helmuga gurutzatzen, irabazlearengandik 1’41"era. Hiru segundo atera dizkio jarraian iritsi den Alejandro Valverderi (Movistar), eta bost segundo atera dizkie Thibaut Pinoti (FDJ) eta Chris Hornerri (RadioShack). Nibali liderrak 28 segundo galdu dite Joaquim Rodriguzekiko, 25 Valverderekiko, eta 22 Hornerrekiko.

Sailkapen nagusian Vincenzo Nibalik jarraitzen du lidergoan. 28 segundoko abantaila du bigarren sailkatua den Hornerrekiko, 1’14" ateratzen dio Valverderi (hirugarren) eta 2’19" ‘Purito’ Rodriguezi.

16. etapako sailkapena:

.1. Warren Barguil (FRA/Argos-Shimano) 3.43:31

.2. Rigoberto Uran (COL/Sky) d.b.

.3. Bartosz Huzarski (POL/NetApp-Endura) + 3"

.4. Dominik Nerz (ALE/BMC) + 8"

.5. Jose Herrada Lopez (ESP/Movistar) + 20"

.6. Mikael Cherel (FRA/AG2R) + 37"

.7. Maciej Paterski (POL/Cannondale) d.b.

.8. Andre Martins (POR/Caja Rural) + 40"

.9. Amets Txurruka (EUS/Caja Rural) + 42"

10. Chris Anker Sörensen (DIN/Saxo-Tinkoff) + 45"

Sailkapen nagusia:

.1. Vincenzo Nibali (ITA/Astana) 64.06:01

.2. Christopher Horner (USA/RadioShack) + 28"

.3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) + 1'14"

.4. Joaquim Rodríguez (ESP/Katusha) + 2'29"

.5. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R) + 3'38"

.6. Nicolas Roche (IRL/Saxo-Tinkoff) + 3'43"

.7. Thibaut Pinot (FRA/FDJ) + 4'37"

.8. Leopold Konig (CZE/NetApp-Endura) + 6'17"

.9. Samuel Sanchez (ESP/Euskaltel-Euskadi) + 7'33"

10. Tanel Kangert (EST/Astana) + 9'21"