Itxi

Espainiako Vuelta

15. etapa

Garaipen handia lortu du Geniezek Peyragudesen

Erredakzioa

Sailkapen nagusian, aldaketa garrantzitsurik ez. Michele Scarponi izan da bigarren, eta Nicolas Roche hirugarren.

  • Alexandre Geniez. Argazkia: EFE

    Alexandre Geniez. Argazkia: EFE

Alexandre Geniez (FDJ) frantziarrak irabazi du Espainiako itzuliaren etapa nagusia. Jardunaldiak 225 kilometro izan ditu, Andorra eta Peyragudes artean, eta Vincenzo Nibalik lidergoari eutsi dio.

Port de Bales mendateko jaitsieran erasora jo du Geniezek, eta helmugara bakarrik iritsi da. Bigarren Michele Scarponi sailkatu da, 3.02ra, eta hirugarren Nicolas Roche, 3.07-ra. Faboritoen taldea 3.20ra helmugaratu da.

Nibali italiarrak lidergori eutsi dio. Chris Horner (Radioshack) bigarren postuan dago, 50 segundora, eta hirugarrenean Alejandro Valverde espainiarra, 1.42ra. Euskaltel Euskadiko Samuel Sanchez asturiarra bederatzigarren postuan kokatuta dago, 7.46ra.

Astelehenean hamaseigarren etapa jokatuko da (146,8 kilometro Gaus eta Formigal artean), Pirinioetako azkena. Helmuga maldan gora dago.

15. etapako sailkapena:

1. GENIEZ, Alexandre FDJ.FR 6h 20' 12''
2. SCARPONI, Michele LAMPRE-MERIDA + 3' 03''
3. ROCHE, Nicolas TEAM SAXO-TINKOFF + 3' 07''
4. NIBALI, Vincenzo ASTANA PRO TEAM + 3' 20''
5. VALVERDE, Alejandro MOVISTAR TEAM + 3' 20''
6. HORNER, Christopher RADIOSHACK LEOPARD + 3' 20''
7. RODRIGUEZ, Joaquin KATUSHA TEAM + 3' 20''
8. POZZOVIVO, Domenico AG2R LA MONDIALE + 3' 20''
9. HERRADA, José MOVISTAR TEAM + 3' 23''
10. ARROYO, David CAJA RURAL - SEGUROS RGA + 3' 23''

Sailkapen nagusia:

1. NIBALI, Vincenzo ASTANA PRO TEAM 60h 20' 21''
2. HORNER, Christopher RADIOSHACK LEOPARD + 50''
3. VALVERDE, Alejandro MOVISTAR TEAM + 1' 42''
4. RODRIGUEZ, Joaquin KATUSHA TEAM + 2' 57''
5. POZZOVIVO, Domenico AG2R LA MONDIALE + 3' 43''
6. ROCHE, Nicolas TEAM SAXO-TINKOFF + 3' 49''
7. PINOT, Thibaut FDJ.FR + 4' 59''
8. KONIG, Leopold TEAM NETAPP-ENDURA + 6' 18''
9. SANCHEZ, Samuel EUSKALTEL EUSKADI + 7' 46''
10. KANGERT, Tanel ASTANA PRO TEAM + 9' 11''