Itxi

Espainiako Vuelta 2023

11. etapa

Cancellarak erlojupekoa irabazi eta Nibalik lidergoa berreskuratu du

Erredakzioa

Suitzarrak 37 segundo atera dizkio bigarren izan den Tony Martini, eta 1'24" hirugarren izan den Pozzovivori. Nibali laugarren izan da, eta abantaila atera die Valverderi, Hornerri eta Puritori.

  • Fabian Cancellara. Argazkia: EFE

    Fabian Cancellarak irabazi du 11. etapako erlojupekoa. Argazkia: EFE

Fabian Cancellarak (RadioShack) irabazi du Vueltako hamaikagarren etapa. Tarazonan hasi eta amaitu den erlojupekoan (38,8 kilometro) nagusi izan da txirrindulari suitzarra. Vincenzo Nibali (Astana) laugarren izan da, eta lidergoa berreskuratu du.

Cancellarak 51 minutu behar izan ditu ibilbidea burutzeko, eta 37 segundo atera dizkio bigarren izan den Tony Martini (Omega). Hirugarren postuan bukatu du Domenico Pozzovivok (Ag2r), suitzarrarekiko minutu bat eta hogeita lau segundora.

Vuelta irabazteko faboritoen artean Vincenzo Nibali izan da onena. Italiarrak laugarren postuan bukatu du erlojupekoa Cancellararekiko minutu eta hogeita lau segundora. Nibali sailkapen nagusiko lehen postuan dago, eta 46 segundo ateratzen dizkio bigarren sailkatua den Nicolas Rocherei (Saxo). Alejandro Valverde (Movistar) dago hirugarren postuan liderrarekiko 46 segundora. Chris Hornerri ere, 46 segundo ateratzen dizkio Nibalik, eta 2 minutu eta 33 segundoko abantila du Joaquim "Purito" Rodriguezekiko (Katusha).

11. etapako sailkapena:

.1. Fabian Cancellara (SUI/RadioShack)           51:00

.2. Tony Martin (ALE/Omega Pharma)          +       37

.3. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R)           +     1:24

.4. Vincenzo Nibali (ITA/Astana)            +     1:25

.5. Dario Cataldo (ITA/Sky)                 +     1:41

.6. Nicolas Roche (IRL/Team Saxo)           +     1:48

.7. Alejandro Valverde (ESP/Movistar)       +     1:52

.8. Jerome Coppel (FRA/Cofidis)                d.b.

.9. Janez Brajkovic (SLO/Astana)            +     1:53

10. Samuel Sanchez (ESP/Euskaltel-Euskadi)  +     2:13

Sailkapen nagusia:

.1. Vincenzo Nibali (ITA/Astana)             41h.22:22

.2. Nicolas Roche (IRL/Saxo-Tinkoff)        +       33

.3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar)       +       46

.4. Christopher Horner (USA/RadioShack)        d.b.

.5. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha)         +     2:33

.6. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R)           +     2:44

.7. Ivan Basso (ITA/Cannondale)             +     2:55

.8. Thibaut Pinot (FRA/FDJ)                 +     3:35

.9. Rafal Majka (POL/Saxo-Tinkoff)          +     3:46

10. Daniel Moreno (ESP/Katusha)             +     3:56