Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Hamargarren etapa

Hornerrek etapa garaipena eta lidergoa eskuratu ditu

Erredakzioa

RadioShack taldeko txirrindulariak hamargarren etapa irabazi, eta liderraren elastikoa jantzi du. Nibali izan da bigarren 48 segundora. Valverde eta Joaquim Rodriguez 1'03"ra iritsi dira.

  • Chris Horner. Argazkia: EFE

    Chris Hornerrek hamargarren etapa irabazi du. Argazkia: EFE

Christopher Hornerrek (RadioShack) irabazi du Espainiako Itzuliko hamargarren etapa, eta lidergoa eskuratu du. Torredelcampo eta Hazallanas gainaren arteko etapak 178 kilometroko ibilbidea izan du, eta Horner ihes eginda iritsi da helmugara.

Lau ordu, hogeita hamar minutu eta hogeita bi segundo behar izan ditu txirrindulari estatubatuarrak ibilbidea osatzeko. Vincenzo Nibali (Astana) bigarren izan da irabazlearekiko 48 segundora, eta ondoren, Valverdek, Joaquim Rodriguezek, Ivan Bassok eta Thibaut Pinotek osatutako multzoa iritsi da, minutu bat eta bi segundora.

Hornerrek bigarren garaipena du aurtengo Espainiako Itzulian, hirugarren etapa ere irabazi baitzuen. Sailkapen nagusian, estatubatuarra da liderra, Nibali dago bigarren postuan 52 segundora, eta Alejandro Valverde dago hirugarren postuan, liderrarekiko 1'08"ra.

Hamargarren etapako sailkapena:

.1. Christopher Horner (USA/RadioShack) 4.30:22

.2. Vincenzo Nibali (ITA/Astana) + 48

.3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) + 01:02

.4. Ivan Basso (ITA/Cannondale) d.b.

.5. Joaquim Rodríguez (ESP/Katusha) d.b.

.6. Thibaut Pinot (FRA/FDJ) d.b.

.7. Nicolas Roche (IRL/Saxo-Tinkoff) + 01:10

.8. Igor Anton (EUS/Euskaltel-Euskadi) + 01:25

.9. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R) d.b.

10. Rafal Majka (POL/Saxo-Tinkoff) + 01:52

Sailkapen orokorra:

.1. Christopher Horner (USA/RadioShack) 40.29:14

.2. Vincenzo Nibali (ITA/Astana) + 00:43

.3. Nicolas Roche (IRL/Saxo-Tinkoff) + 00:53

.4. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) + 01:02

.5. Joaquim Rodríguez (ESP/Katusha) + 01:40

.6. Daniel Moreno (ESP/Katusha) + 02:04

.7. Ivan Basso (ITA/Cannondale) + 02:20

.8. Thibaut Pinot (FRA/FDJ) + 03:11

.9. Rafal Majka (POL/Saxo-Tinkoff) + 03:16

10. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R) + 03:28