Espainiako Vuelta
6. etapa
Morkovek Tony Martinen garaipena zapuztu du
Erredakzioa
Alemaniarra jardunaldiko ihesaldia borobiltzeko zorian izan da, baina azken metroetan tropelak harrapatu du. Richeze izan da bigarren eta Cancellara hirugarren.
-
Michael Morkov. Argazkia: EFE
Michael Morkov (Saxo Tinkoff) daniarrak eskuratu du esprintean Vueltaren seigarren etapa (175 kilometro, Guijuelo eta Caceres artean). Vincenzo Nibalik, bestalde, lidergoari eutsi dio. Morkoven atzetik Maximiliano Richeze (Lampre) argentinarra eta Fabian Cancellara (Radioshack) sailkatu dira.
Tony Martin (Omega Pharma) alemaniarra izan da etapako protagonista nagusia. Ihesaldian izan da hasieratik, eta garaipena eskura izan du, baina azken metroetan tropelak harrapatu du.
Ostiralean zazpigarren etapa jokatuko du. Jardunaldiak 205,9 kilometro izango ditu Almendralejo eta Mairena del Aljarafe artean.
Seigarren etapa:
.1. Michael Morkov (DIN/Team Saxo-Tinkoff) 3h 54:15
.2. Maximiliano Ariel Richeze (ARG/Lampre-Merida) d.b.
.3. Fabian Cancellara (SWI/RadioShack Leopard) d.b.
.4. Tyler Farrar (USA/Garmin-Sharp) d.b.
.5. Juan Antonio Flecha Giannoni (ESP/Vacansoleil-DCM) d.b.
.6. Michael Matthews (AUS/Orica-GreenEdge) d.b.
.7. Tony Martin (ALE/Omega Pharma-Quick Step) d.b.
.8. Gianni Meersman (BEL/Omega Pharma-Quick Step) d.b.
.9. Philippe Gilbert (BEL/BMC Racing Team) d.b.
.10. Graeme Brown (AUS/Belkin Pro Cycling Team) d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Vincenzo Nibali (ITA/Astana) 22h 38:07
.2. Christopher Horner (USA/RadioShack) 03''-ra
.3. Nicolas Roche (IRL/Saxo Tinkoff) 08''-ra
.4. Haimar Zubeldia (EUS/RadioShack) 16''-ra
.5. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) 21''-ra
.6. Robert Kiserlovski (CRO/RadioShack) 26''-ra
.7. Rigoberto Uran Uran (COL/Sky) 28''-ra
.8. Daniel Moreno (ESP/Katusha) 31''-ra
.9. Rafal Majka (POL/Saxo Tinkoff) 38''-ra
10. Roman Kreuziger (CZE/Saxo Tinkoff) 42''-ra